El noi del sucre

Salvador Seguí. Xavier Diez. Anarkismoa.

Salvador Seguí margolaria, langilea, autodidakta. Salvador Seguí bizizalea, mitinlari prestua, barrikadako lehen lerroko kide eta era berean irekia. Salvador Seguí mitikoa, gazte hila Sindikatu Libreko -patronalak artifizialki elikatutako sindikatua CNT desinflatzeko- soldatapeko pistolarien eskutik, eta orain Xavier Diez irakasleak El pensament polític de Salvador Seguí liburuan (Virus, 2016) pentsalari gisa erreibindikatua.

Salvador Seguíren ibilbidea aletzeaz batera bere pentsamendu politikoa erreibindikatzea da idazlearen asmoa, izan ere, ekintza gizona zen heinean soilik espetxealdiko barealdia -nolabait esatearren- baliatu izan baitzuen patxadaz idazteko.

Gustatu zait Seguí eta gustatu zait Diez. Lehenak bazuelako ezohikoa den gaitasun eta ikuspegi estrategikoa, alimaleko gaitasuna langile klasearen beharrak identifikatzeko eta baita ere unean uneko gertakari historikoen -sobieten iraultza adibidez- analizatzeko. Era berean gai zen aliantzak proposatu eta errazkeriari izkin egiteko. Bigarrenak liburu mardul eta mamitsua egin du erreferentzien aldetik eta, era berean, irakurtzeko gustagarria dena.

Pena dut Seguíren erailketaren mendeurreneko erakusketa ez ikusi izana ekainean -aukera edukita ere ez bainintzen joan- Bartzelonako Palau Roberten eta, orain, nahiko nuke gehiago jakin gizon horri buruz. Zortez, baditut lagun katalanak lagun nazaketenak bilaketa horretan eta baita ere obra honen bibliografia zerrenda oparoa ere.

Animatzen zaituztet leiho bat irekitzera urruna eta era beran aktuala den pertsonaia eta borroka horri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude