Oleg

Barrura begira. Frederik Peeters. Komikia.

Zaila zuen Frederik Peetersek Pilula urdinak komiki ahaztezin horri jarraipena ematea. Obra horren borobil batek irentsi lezake egilea eta horretaz jakitun, egoerari buelta eman eta jarraipen autokontzientea egitea ez zait soluzioetan txarrena egiten. Autokontzientearean diot obran, hirugarren pertsonan idatzia egon arren berari buruz ari da komikigilea, hainbatetan galdetzen diotelako Oleg komikigileari ea noiz aterako duen bere obra arrakastatsuaren bigarren zatia.

Ez da erraza Oleg (Astiberri 2021, LucĂ­a Bermudezen itzulpena) zeri buruz doan azaltzea. Kontrazalak esaten dituen gauzak ez baititut atzeman orrialdeotan: ultarmodernotasun teknologikoaren eragina eta pentsamendu atzerakoia, azalkeriari gurtza, autentikotasunaren bilaketa, gauza materialen gehiegikeria eta konfusioa. Azken hau akaso bai, niri interesgarri egin zaidana sortzaile gisa duen konfusioa delako. Bere segurtasun eza karrera arrakastatsua eduki arren, bere nahasmena ez duenean istorio baten bidea argi ikusten. Hor, emaztearekin dituen elkarrizketatan sormenari buruz, daude niretzat genialtasun txinpartarik argitsuenak.

Liburua utzi didan lagunari nire eskerrik beroenak. Ez da akaso obra borobila, badu nire ustez gai batzuk hobeto harilkatzeko beharra, baina hasierako orrialdeak benetan onak dira. Niretzat kontsolagarri eta lagungarri izan dira eta horretarako daude lagunak eta liburuak, hala behar direnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude