Bertolo. Espainia. Kritika.
Ariketa aparta da Constantino Bértolok bere ¿Quiénes somo? 55 libros de la literatura española del siglo XX (Periférica, 2021) liburuan egiten duena. Bi orri eta erdiko iruzkin bidez azaldu nahi du idazle, editore eta kritikariak zer izan den XX. mendea Espainian eta oso interesgarria da zer sartu eta zer omititzen duen aukeraketan.
Hasteko, metropoliko literaturaren ezagutza erdipurdikoa duen blogari honek sartuko lituzkeen liburu batzuk ez dira ageri. Hori ona da norbere ezagutzari neurria hartzeko. Argi uzten du zergatik Bértolok elkarrizketa honetan, berak ez du galderak planteatuko dituen liburuak nahi, berak, hein batean erantzunak bilatu ditu. Honela liburu bidez jasotzen du iragan mende hasierako tentsio katoliko-laikoa, iraultza ametsak, gerra, horren presente dagoen gerra, frankismoko iluna eta nobela soziala, posmodernia eta Europa erreferentzia bihurtzearen eragina… Jaso dituen liburuen artean denetik da nobelaren nagusitasunarekin, gizonak nabarmen gehiago emakume baino, eta berak adierazi duenez kritikak ontzat jotzen ez dituen liburuak ere hartu ditu bere ustez gakoak direlako hainbat pentsaera edo jarrera kolektibo ulertzeko. Omisioen artean ez da ETA ageri inon, ezta Galizia, Katalunia edo Euskal Herriko idazlerik ere. Eskertzekoa da, gauza batzuk hobeto ulertzen laguntzen baitu.
Bestalde, gustuko dut Bértoloren posizionamendua. Posizionamendu diot ez delako ezkutatzen, eta hori doble eskertzekoa da. Elitismo estetikoan ezbaian jartzen du eta nobela sozialaren oso aldarrikatze elegantea egiten du orrietan zehar. Esate baterako, Carmen de Burgos idazlearen La malcasada nobelari egiten dion komentarioko paragrafo hau: Esta novela es un buen ejemplo de lo que, con tono de menosprecio y superioridad formal, la crítica hegemónica llamaría <<novela pedagógica>>. Cuanta muy bien, acaso con demasiada claridad para el gusto dominante, por qué ese posible cuento de hadas no encuentra su final feliz: el amor romántico es peligroso, la ausencia de educación sexual hace daño, el patriarcado funciona a modo de privilegio e impunidad, el divorcio es una conquista -reconquista, en nuestro caso- bastante reciente y el maltrato conyugal parece ser una tradición que se resiste a desaparecer.
Por otra parte, más formal si se quiere, una novela que es capaz de cuestionar y hacer estallar por los aires la predecible y rígida estructura de los cuentos de hadas no parece que sea una lectura que debamos menospreciar.
Bukatzeko, eta hori da garrantzitsuena, obra hauetako batzuk irakurtzeko gogoa pizten du. Eta amestekoa, ea euskaldunok horrelako zerbait edukitzea lortuko dugun inoiz, antologia mozorroa duen saiakera argi eta aldi berean herrikoia.