King. Idaztea. Zintzotasuna.
Ez dakit bi alkandorekin jantzita ibili ohi den Stephen King, baina dotore azaltzen ditu bere literaturaren sekretuak Mientras Escribo, Plaza & Janés 2001, obran. Iruñeratua den idazle trebe baten aholkuz iritsi nintzen obra honetara eta esango nuke merezi duela literatura eta idaztearen ofizioaz gehiago jakin nahi duenarentzat. Aurretik irakurri ditut beste batzuk, Vargas Llosak badu beste bat oso ona, edo Chirbesena, blog honetan aurretiaz aipatua. Baina esango nuke Kingek lortzen duela hainbat gako eraginkor azaldu eta eskaintzea.
Liburua hasten da egilearen hainbat aipu biografikorekin. Haurtzaro gogorra batetik bestera, gaztaroko prekarietatea eta ibilbide horrek bere izatean utzi duen arrastoa. Horri lotuta adikzioak, alkohola batez ere baina ez bakarrik, eragin zion erasana. Nik ez dut gehiegi irakurri bere obra, baina egia da film ezagun askoren inspirazio iturri denez gero ez dela zaila bere ibilbidea. Egia esan piztu dit irakurtzeko gogoa, berak lerrootan darabilen zintzotasuna autentikoa iruditzen zaidalako.
Ondoren idazteko aholkuak eskaintzen ditu: asko irakurri eta asko idatzi beharra bat trebatuko bada, ate itxiaren garrantzia, egiazkotasuna, lastoa kentzea, kritikei kasurik ez egitea eta batez ere norbere hauskortasunaren aurrean norbaitek idazlearengan sinestea. Ondoren dator nola egin zuzenketak, zenbat jendek irakurtzea komeni den edo AEBko literatura sisteman muturra sartzeko aholku zenbait.
Estiloa oso amerikarra iruditu zait, egun akademiatik irteten den molde bereko lanen aurrean eskertzen den freskotasunez hornitua. Adibide gisa pasarte hau:
La gente considera de mala educación leer en la mesa, pero si aspiras a tener éxito como escritor deberías poner los modales en el penúltimo escalón de prioridades. El último debería ocuparlo la gente bien y sus expectativas. De todos modos, SÍ adoptas la sinceridad como divida de lo que escribes, tus días como integrante de tan selecta colectividad están contados.
Esango nuke hemendik aurrera ez dudala urrun edukiko idazten ari naizen bitartean, balio izan dit jada zuzentzen ari naizen lan bat beste begi batzuekin begiratzeko.