Mortua

Comala. Pedro. Juan.

Ekaitza kanpoan dela idatzitako lerroak. Justuan iritsi gara estalpera, hogei minutu arinago utzi dugun etxera. Zortedun gara, mortuan ez baita halakorik. Ez behintzat Juan Rulforen pertsonaientzat, aipatzen ez den baina Jalisco omen parajetan, lurra behean eta hautsa goian. Marxek aipatutako hilen zama ahaztu gabe.

Iraganeko uztak. Purgatorioa. Jauntxo baten boterea. Emakumeenganako indarkeria. Diruak erositako iraultzak eta arimak. Maitasun ezinezkoa. Jendez hustutako herriak. Arimak. Galbidea.

-¿Conoce uste a Pedro Páramo?

Me atreví a hacerlo porque vi en sus ojos una gota de confianza.

-¿Quién es? -volví a preguntar.

-Un rencor vivo. -me contestó él.

Anagramaren edizio xumea dut, 2006koa. Artean apaingarri nuen, beti bihar den apalean. Juan Rulfok kontatzen du cristiadaren ondorioz, iraultzaren laikotasunaren aurka 1926 eta 1929 artean Mexikon gertaturiko altxamendu kristaua, bere herri kozkorreko apaizak rulfotarren etxean gorde zuela liburutegi propioa. Denetik omen zuen han elizgizonak, Salgari eta Dumas irakurriz zaletu zen literaturan artean haurra zen Juan. Han zeuden baita Aita Santuaren Indexak debekatutako obrak ere, zentsuraren izenean herriko etxeetatik ebasten zituenak apaizak beretzat.

Rentería apaizak badaki herriko jauntxoen laguntasun gabe jai duela Elizak.

1 thought on “Mortua

  1. Pingback: Beti bihar den apalean | Deabruaren eskola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude