Goienkaria, 2007.10.11
Ez nahiz bereziki garbizalea hizkuntza
kontutan. Une historiko honetan, erabilera du erronka nagusia
euskarak eta hori lehenesten dut nik ere. Baina amorru ematen didate
euskaldun petoen utzikeriak erdarekiko, hain zuzen utzikeria
direlako.
Horren adibide oso garbia bihurtu da
Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunea. Gaztelaniaz ‘Polo Garaia’
jarri diote izena eta non euskarazko hedabideak ere izen hori hasi
diren erabiltzen horrela, ‘copy-paste’ eginda; ‘Berrikuntza
Gunea’rena gustatzen ez bada, sikiera ‘Garaia poloa’ esateko
esfortzua ere egin gabe. Lehen aldiz Euskadi Irratian entzun nuen eta
berehala helarazi nien oharra. Min handiagoa eman dit ordea
goiena.net albistegian idatzita ikusteak. Zuek
ez, mesedez!
Post scriptum. Zintzo izate aldera, albistegian bertan ondo idatzita dago, baina harpidedun postara iritsi zitzaidan mezuak hauxe zioen:
Polo Garaian Parke Teknologikoen VI. Nazioarteko Batzarra egingo dute
Espainiako Parke Teknologikoen Nazioarteko VI. Batzarra egingo dute urriaren 17an eta 18an Polo Garaia Berrikuntza Gunean. Berrikuntza izango dute hizpide, teknologia, arkitektura edota gastronomia bezalako gaietan.
Gehiago irakurtzeko: http://www.goiena.net/arrasate/albisteak/polo-garaian-parke-teknologikoen-vi-nazioarteko-batzarra-egingo-dute