Nor naizen

Giputz jaio nintzen, Ormaiztegin, 1954an, eta bizkaitar bizi naiz Esteñibarren, Elorrion. Bidean pasa ditut ikasle sasoian Donostia, Donibane Lohitzune, Tolosa, Iruñea eta Madril. Eta behargin aritu naiz Beasain, Lazkao, Segura, Bergara eta Arrasaten. Lan egin dut klinikan eta aroztegian, izan naiz komunikazio enpresan buru eta banketxean isats. Egun nauzu ogibidez bankari, ofizioz mahastizain (argazkian 2004ko uzta eguna), afizioz komunikatzaile. Eta gaur, 2005eko martxoaren 3an, Gasteizen erahildako bost haiek gogoan, 51 urte bete berri, hasten naiz blogari.

2 Responses to Nor naizen

  1. egilea: Mila Amurrio

    Egun on Mikel,

    Ez dugu elkar ezagutzen eta nire izenak gutxi esango dizu, beraz nire burua aurkeztu beharrean aurkitzen naiz. Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz izeneko ikerketa talde kide naiz, eta une honetan ‘ Euskal Estatuaren pertzepzioen’ gaineko ikerketa bat burutzen ari gara Julen Zabalo zuzendaritzapean. Ikerketa horren testuinguruan ‘Euskara eta Euskal kulturaren aldarrikapenak euskal estatugintzan’ izeneko ikerketa kualitatiboa ere abian jarri dugu, eta azken honen helburua euskal estatugintzaz euskalgintzan ari zaretenon iritziak eta gogoetak ezagutzea da. Izaera kualitatiboko planteamendua denez hamabost bat elkarrizketa irekiak egin nahi ditugu, eta horietako bat zurekin izatea gustatuko litzaiguke. Azken aldi honetan denak gabiltza nahiko lanpetutak, hala ere, espero dut tartetxoren bat izatea nirekin hitz egiteko. Ez dut uste ordu betera ere helduko denik izango dugun elkarrizketa, zuri ondoen datorkizun egunetara eta orduetara egokituko naiz. Postaren bitartez egunak eta orduak hitzartzea luze eta konplikatu samar suerta daiteke, zure telefono mugikorraren zenbakia bidaltzen badidazu esanez zein orduetan hitz egin dezakezun lasaitasunez, ni neu jarriko naiz harremanetan zurekin. Horra hor nirea: 669526865
    Laster arte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude