Geldiunea

Goienkaria 2007.07.27

Zurrunbiloan bizi gara, hara eta hona,
presaka. Eta sasoi honetan, bat-batean, gelditu egiten da dena.
Akordatu orduko, urtean zehar ditugun eginkizun gehienetatik libre
gaude. Denbora bestelako kontutan emateko moduan. Nik, aurten, inoiz
baino gehiago eskertzen dut udako geldiunea. Seguruenik, bizi dudan
–eta bizi nauen- zurrunbiloa inoizko indartsuena delako. Gozatzen
ari naiz, eginkizunak gelditu ahala.

Txoko hau astero betetzea da horietako
bat. Gustuko eginkizuna dut, baina datorren astetik aurrera atseden
hartuko dut, hori ere gustura. Balantze egin izan dut beste urte
batzuetan, trantze hau iritsita. Aurten ez. Besteak beste, akordatu
barik txokoa bete zaidalako. Gozatu zuek ere geldiunea. Etorriko
da-eta zurrunbiloa bueltan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude