Udako Unibertsitatea Iparraldean

Oraingoz, papererako idazten dudana bakarrik ekarriko dut blogera, irakurleari idazteko aukera irekitze aldera. Lan egoera berriak ez dit gehiagorako betarik uzten eta, gainera, euskarazko blogosfera asko hedatu da, hasierako obligaziotik libreago sentitzen naiz.

Goienkaria, 2007.09.07

Hegoaldean ez dugu ohitura handirik, baina Iparraldeko alderdiek -Frantziaren eraginez- udako unibertsitate irekiak antolatzen dituzte, etorkizunaz hausnartzeko. Aurten Abertzaleen Batasunak deituta, hitzaldi bat ematea egokitu zait. Eta, giroa lagun, neuk ere egin ditut nire hausnarketak.

Bat. Hegoaldean ez dago hausnarketa irekien beharrik? Ez dago adorerik?

Bi. Non ari gara uzten Iparraldea hegoaldekook? Apaingarri gisa erabiltzen dugu sarri, lurralde menpekoa bailitzan. Eta gure premia badute, baina erakusteko asko ere bai.

Izan zere, zinez ikusten ditut Iparraldea eta Nafarroa etorkizunetik hurbilago, EAE zaharkitu hau baino. Hemen indara, han berrikuntza. Eta bihar nehar ditu Euskal Herriak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Udako Unibertsitatea Iparraldean bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Ezker abertzaleak (Segik edo legaltasunaren mugan ibiltzen diren gazteria horiek) antolatzen ditu halakoak, nik uste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude