HUTSUNEA

Txapela buruan zuela eman zuen prentsaurrekoa Irribarriak. Horren gaztea izan arren, kazetarien aurrean badu sosegurik; berba egokienen bila ari zen horretan gogoratu nintzen behin Aitzol Atutxak esandakoaz. Bigarren txapela irabazi zuenean sentitu omen zen “benetako” txapeldun Dimako aizkolaria; behin irabazitakoa…

EPIKOA

Bi aurpegi ezberdin izan ditu asteburuak. Larunbateko hego- haize epelari indarra bukatu zitzaionean sartu zen ekaitza itsaso aldetik. Euriz betetako lainoek ganoraz busti zituzten bazterrak; eta busti soilik ez, hotza ere ekarri zuten. Ogitartekoak eta kantinplora motxilan sartu zituzten familiak…

UZKURTUTA

Kirol ekintzaren bat antolatzeko orduan makina bat galdera sortzen zaizkit derrepentean.  Hainbatean lasai antzean ibili banaiz ere, aspektu batzuei arreta gehiago eskaini beharrean nago. Beldurtuta baino, uzkurtuta atera nintzen asteazken arratsaldean Kultur Etxean izan zen hitzalditik. Kirol ekintzen antolaketari eskainitako…

INFERNUA ALDAPAN

Hamaika alditan begiratu diogu asteburuan Aloñako mendizerrari. Lainorik, elurrik edota eguzkirik ote den jakiteko. Korrikalariren bat bilatzeko ahaleginean. Edota mendizerrak bertan jarraitzen duen ziurtatu nahian edo. Ostiral gauez Buetraitz mendia izan zen protagonista. Urkullu errakak, nork jakin zenbat urteren poderioz,…

ZAPATA GORRIAK

Plaentxiko balkoiak kale erdiraino heltzen direla egia da. Urteen poderioz arraildutako etxeek apaintzen dituzte kaleok. Automobilen joan- etorria derrigorrez kudeatzen dituzten semaforoek neoizko argiak modelatu nahian ageri dira balkoietako itzaletan. Baselizarako bidea hartu dugunerako, sestra kurbak marraztu ditut herriaren bi…

BLACK NIGHT RAID

Eguerdi aldera atera gara  Arabar Errioxan egingo dugun Raid berezi baten parte hartzeko. Ohiko “abentura Raid” baten aldean, badu berezitasunik; izan ere, honetan gauez orientatu beharko gara ordu batzuetan. Oñatin ateri dago eta gainera ostarteren bat ere antzeman daiteke. Olasaren…