Aparteko denborarik gabe hasi naiz gaurkoan lau berba idazten. Astean dudan lantxo bat da erruduna. Halere, ezin egon blogera ekarpena egin barik. San Miel Txiki jaiak izan ditugu asteburuan; beste behin, giro ederra herrian. Parranda mundialak egindakoak gara bertan; aldiz, urteak…
Egilea: Asier Osinaga
Hamaika alditan begiratu diogu asteburuan Aloñako mendizerrari. Lainorik, elurrik edota eguzkirik ote den jakiteko. Korrikalariren bat bilatzeko ahaleginean. Edota mendizerrak bertan jarraitzen duen ziurtatu nahian edo. Ostiral gauez Buetraitz mendia izan zen protagonista. Urkullu errakak, nork jakin zenbat urteren poderioz,…
Cameros izeneko mendietan sortzen den ibaia dugu Iregua. Ebro ibaiaren eskuin aldeko adar honek eman dio izena asteburuan jokatu dugun abentura Raidari; Nalda izeneko herrian hasi eta bukatu den 7 orduko lasterketari. Ostiralean bertaratu ginen Nalda herrira. Heldu ginenerako herriko…
Plaentxiko balkoiak kale erdiraino heltzen direla egia da. Urteen poderioz arraildutako etxeek apaintzen dituzte kaleok. Automobilen joan- etorria derrigorrez kudeatzen dituzten semaforoek neoizko argiak modelatu nahian ageri dira balkoietako itzaletan. Baselizarako bidea hartu dugunerako, sestra kurbak marraztu ditut herriaren bi…
Eguerdi aldera atera gara Arabar Errioxan egingo dugun Raid berezi baten parte hartzeko. Ohiko “abentura Raid” baten aldean, badu berezitasunik; izan ere, honetan gauez orientatu beharko gara ordu batzuetan. Oñatin ateri dago eta gainera ostarteren bat ere antzeman daiteke. Olasaren…
Murgiatik gertu, Lukiao herri txikian, hartu genuen ostatu ostiralean. Abeziako mendietan asteburuan izango ziren orientazio frogez gozatzeko gerturatu ginen inguru horietara. Kale estu eta aldapatsu batetik egin genuen gora eta heldu ahala, maniobra akrobatiko bat egin behar izan nuen kotxea…
Eguzki- urtearen iraupena geure egutegira ahalik eta zehatzen egokitu beharra dago; horretarako erabiltzen dira bisurteak. Doikuntzak egingo ez bagenitu, urtaroak egutegian mugitzen joango lirateke. Gaur otsailaren 29a dugu, doikuntza eguna da beraz. Hilabetearen hasieran ez zuen euririk egiten eta haren…
Flysch-ak marraztutako erliebe bertikalean egiten zuten talka olatuek. Behin eta berriz, kresalari usaia lapurtu beharrean izaten diren kaioek dakiten legez. Diotenez, geruzen geometría laua isilik dagoenean ere, berba egiteko gai da. Herbeheretako Volendam herria ganoraz gogoratuko dugu aurrerantzean. Arrantzale herri…
Naufragoak aurkituko ditugu bidean. Uretan igerian edota itotzeko zorian. Egun hauen zai izango balitz bezala, norbaitek zeruko iturria itxita mantendu du; edukiera handiko depositu bat bete artean agian. Eta, orain, otsailari aste pare bat jan dizkiogunean zabaldu da iturria, erori…
Olivetti zahar baten letrekin idatzitako sailkapenak plazaratzen zituzten orduan. Hamairu urte nituela aritu nintzen lehen aldiz Donostiako Nazioarteko crosean; garai hartan kadete mailan. Harmaila herdoilduak, jendez lepo, ogitarteko eta ardo zahatoaren lekuko izaten ziren. Besteak beste ibilbideko lupetz, errebuelta eta…