-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: politika
Apustua ez dut irabazi
Bueno, listo. Badakigu zenbat boto zenbatuko diren biharko Legebiltzarrean, Ibarretxeren galdeketaren alde eta kontra. Nire apustua aldeko boto bi gehiago zen, baina azkenean bakarra izango da. Horixe esan dute komunistek. Uste baino lehenago amaitu da. Pentsatzekoa da ikusmina bat-batian jausi … Jarraitu irakurtzen
Apusturik egin nahi?
Asteleheneko Goienkaria (2008-06-02) Ibarretxek, herritarrek ez badute babesten, etxera joango dela; Urkulluk, bitartean, ezkutalekua aurkitu duela dirudi. Insumisoa atera zaio lehendakaria eta abil ez badabiltza, Patxilopezek Ajuria Enea uste baino lehenago okupatuko du. Madrazori ere kritikoak oldartu zaizkio, baina komunistei … Jarraitu irakurtzen
Lehendakari ‘inozoa’ ala ‘azeri kalkulatzailea’?
Galderetan planteatutakoari ezetz esatea ezinezko izango zaiola inori. Ibarretxe lehendakariak hala esan du (Berriako kazetari Imanol Muruak jaso du ondo bere iritzi artikuluan). Sinetsita esan ote du lehendakariak, ala benetan inozoa da? Ze, beste aukera da galdera hau ala beste … Jarraitu irakurtzen
Lehenengoz pasatu naiz gaur Legutiotik
Joan zen martitzena ezkero, lanera autopistaz joan beharra izan dut. Entzun nion Martin Barriusori Mezularian autobideen alternatibarik ez daukagula. A-8an izandako lur-hazien kontura ari ziren, eta Gipuzkoako bide azpiegituren diputatu Eneko Goiak zela esan zuen lanak egiten ari diren bitartean … Jarraitu irakurtzen
Antzuola albistegune izan zenekoa
“Mozio etikoen” aitzakian hainbat herri hedabide “nazionalen” mapan agertzen ari dira. Gaurko egunkarietan (eta digitaletan) nire sorterriari tokatu zaio: Antzuola. Berrian, DVn, Noticias de Gipuzkoan, Paisen, Correon, eitb24n, Publicon, Estrella Digitalen… Jakina nahiago nukeela beste albisteren baten inguruan aritu izan … Jarraitu irakurtzen
Eta zu zer egiteko prest zaude?
Larunbatean idatzi nuen mezua, Euskadi Irratiko goizeko tertulia entzuten ari nintzela. Solaskideetako batek hurrengo esaldia (zehatza ez da izango, baina gutxi gorabeherakoa bai): “Lehenengo plano humanoa dago, baina gero norberak zer egin dezakeen ikusi behar dugu eta zer egiteko prest … Jarraitu irakurtzen
Eta hemendik aurrera zer?
Listo, jada badakigu nork irabazi dituen Espainiako hauteskundeak; dudan ia Marianok eutsiko dion oposizioko talde nagusiko buru izateari. IUren galera nabarmena denez, Llamazaresek hartu du, emaitzak ezagutu bezain pronto, kargura atzera ere ez aurkezteko erabakia. ERC “normaltasunera” itzuli da; 2004ko … Jarraitu irakurtzen
Pertsona ‘zintzoei’ deia
Elhuyarrek dioenez zintzo, onest, zuzen, prestu eta ondradu parekoak dira. Gutariko gehienon antzera, pentsatzen dut. Hortaz guztioi egin digute dei gaur Iruñetik hautagai independentistek; hala irakurri dut garan.Hiztegia 3000ak adiera gehixeago ematen dizkio “honrado” horri: 1 decente; decoroso/sa: zintzo, zuzen, … Jarraitu irakurtzen
Emakume agintariak akaso, alderdietako bozeramaile berriz…
Gaurko Berrian ordezkari politikoen adierazpen sortari begira geratu naiz; diotena irakurri beharrean atentzioa deitu didana zera izan da: 10 adierazpenetatik 8 gizonezkoenak izatea (beste bietan ez zen jartzen noren izenean ziren esandakoak; taldearen izena ageri zen). Gogoratu dut Paisek atzo … Jarraitu irakurtzen