Ongi Etorri

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2009-02-09)

korrika

Argazkia: Asier Arroita

Hasi da kanpaina. Martxora arte hilabete geratzen den arren, bideari ekin dio jada AEKren 16. Korrikak. Zapatuan aurkeztu zuen Edurne Brouard korriken arduradunak “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” leloarekin. Bilboko Euskaldunan Jon Maiari agindutako Bidaia intimoak dokumentalaren estreinaldia ikusteko aukera izan nuen. Korrika iritsi ei da lana estreinaldira; Rami, Mixele, Jesus Mari eta Tereixaren
istorioa. Hunkigarria, ederra irudietan, ondo osatutako lana, baina
nire irudikoz, luzexka.
Aralar egunetik bueltan egin nuen Bilbora
ostera. Gernikan laga nituen Aintzane Ezenarro, Jon Abril eta besteak dantzan, beste kanpainarako girotzen; Oxel Erostarbek lehenago egin zuen alde: Ibanen ‘despedidara’.

Kanpaina horrek ere luze joko du, seguru, baina hautagaiek lagun sarea gehituko dute: Ibarretxeren lagunek zapatuan egin zuten babes plataformaren aurkezpena; patxilopezek joan zen astean egin zuen, eta Luistxo Fernandezi irakurri diodanez, spam eta guzti ari da kanpaina erasokorrean Interneten.
Datorrela laster Korrika, daukagun panoramari begiratuta korrika alde egiteko gogoa ematen du eta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Neguan elurra egiten duelako

Gernikan ere egin du elurra. Goizeko 8etan ateratako argazki honetan, oraindik kaleko argiak piztuta zirela, halaxe aurkitu dut Industria kalea.

elurraGernikan

2006/01/27an ere antzeko argazkia atera nuen. Azkeneko elurtean kanpoan izan nintzen, baina amak bidali zidan Antzuola elurtuta ikusteko argazkia; oporretan nintzen, han ere jertsea aldean, baina tarteka eguzkipean.
Neguan elurra egiten du; umetan bai behintzat. Ta orduan ez daukat gogoan albistegietan hainbesteko tartea hartzen zuenik “parte meteorologikoak”. Euria gehiagotan egiten zuela gogoan daukat; edo amak sukaldean arropa zabaltzeko soka bete-betea izaten zuen negu osoan zehar. Eskolatik bueltan etxeratzean sentsazio bikoitza izaten genuen: butanozko estufaren beroa igartzen zen sukaldean, bazkaritarakoarekin nahasten zen butano usaina, baina gure buru gainetan eskegita ikusten genituen erropek umeltasun sentsazioa ere ematen zuten. Antzuolako etxean, neguan, ezin izaten zuen amak erropak balkoiko alde banatan zuen esekitokian eskegi. Plastikoarekin estali arren, denbora asko behar izaten zuen sikatzen, eta anaiak eta biok nahikoa lan ematen ei genion amari erropak sikatzen hainbeste denbora behar izateko.
Gaur elurra egin du eta atzera albistegi guztitan ikusiko ditugu gure herriko bazterrak elurtuta; negua izan arren ere, albiste da elurra egin duela. Hala izango da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Obama-mania

hanburgesia

Ba hauxe afaldu giñuan guk atzo etxian. Hainbeste bider entzun giñuan
Obamaren presidente kargu hartzearen gaineko albiste eta hango ereserkia, baitxa Euskadi Irratiko Mezularian saioan eta zuenian ze, beste aukerarik ezin izan giñuan egin afaltzeko.
Normalian domeketan egiten dogu afari yankia, baina atzo Obamaren omenez-edo, hamburguer momento egin giñuan.
Oin, betekada bat hartu giñuan… Puff!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

“Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango”, ja!

The organizationen komunikatuak, beste behin ere, flipatu arazi nau. Gustuko ez daukana errotik desagerrazteko bere ohiturari jarraituz, gaur Berriak eta Garak argitaratzen duten komunikatuan kazetarien lana fiskalizatzeari ekiten dio berriro ere. Inazio Uriaren erailketa beregain hartzeaz gainera, zer diote:

“Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango.
Baina argi ohartu nahi dugu kazetari lanaren babespean inork errepresio
estrategian erantzukizunak bereganatzen baditu edo gure Erakundearen,
presoen edota herritarren aurkako eraso, irain eta toxikazio lan
iraunkorra burutzea ez dugula zilegitzat joko”.

Ba eskerreak inori ez diotela esango nola egin behar dugun kazetariok gure lana!

Euskal herritar askok ere esan izan dute lehen eta esaten dugu orain ez dugula “zilegi joko” “herritarren aurkako eraso”ak, ezta “errepresio estrategiak” ere.

Nire elkartasuna berriro ere komunikatu horretan jasotzen diren berba zikinengatik mehatxatuta sentitu diren guztiei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Facebooken estreinatu naiz

Konbentzitu nabe eta neu be facebooken profila sortu dot. Lan kontuengatik hasi biharra euki dot eta horregatik, akaso, ez neuan oso animauta. Baina “engantxatu” egiten dau; berba egitea hainbeste gustatzen jakon batendako “arriskutsua” pentsatzen jat erremintxa hau; ordenadorian ordu gehixau sartzeko beste aukera bat. Honezkero modaz pasatzen egongo dira hauek ere? Blogen ugaritasunarekin gertatu zen bezala, hau ere “moda” kontua da. Baina honi jarraipena eman behar zaio eta nire kasuan, blogari moduan, denbora tarteka eskainiko jatelaoan nago.
Dana dala, eskaintzia egingo dotzuet, lagunak egitea gustatzen jatelako, sare sozial horretan be aurkitxuko nauzue.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Lanzarote-Bilbao-Gernika

Asteleheneko Goienkaria 2009-01-12
 
Iaz moduan Asteleheneko Goienkariko Biharamonaren txanda hastea egokitu zait, urte berriari ekitea. Iker Barandiaranek
deitu zidan oporretan nintzela (berak ere urte berria ardura
berriarekin hasi du; zorte on, Iker) eta berri on batekin egitea
erabaki dut: urtarrilaren 8an jaio zen Lide Etxezortu Gabilondo. Lanzaroten nintzela sms bidez jakinarazi zidaten eta, zelako poza! Zorinak Itziar eta Ina!

2009 honek bestelako berriak ere ekarriko dizkigu. Gaur bertan jakingo dugu, esaterako, Ibarretxe, Lopez eta Ares epaituko dituzten Otegirekin-eta biltzeagatik.
Urtea nahasi samar hasi dugu. Ehud Olmertek palestinarren biziak ez errespetatzen segitzen du; Putinek Errusiako gasarekin negozioa egiten; Iberiak,
betiko moduan, bidaiarie adarra jotzen eta gainera, elurra egiten duen
bakoitzean, errepideak itxita, albistegietako protagonista eta mundu
guztiari  kristolako traba. Nola konponduko ote dira Europa
Iparraldean?  Eskoziako Stornowayn edo Estoniako Käsmun, esaterako? Kirmen Uriberen lehenengo eleberriari esker ezagutu ditut hiriok. Lanzaroten lagun izan dut liburua; Iban Arantzabalek
erosteko asmoa zuela esan zidan, “liburuak erosi egiten dira
irakurtzeko, ez laga” esan zidan Elgetako guatekean (han ere izan
ginen, DJ Deorekin). Iban, animatzen zaitut bada, liburua erostera eta irakurtzera. Bikaina iruditu zait ondarrutarraren Bilbao-New York-Bilbao.

Nik atzo gauean Lanzarote-Bilbao-Gernika egin nuen. Buelta errealitatera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Aho batez arbuiatu

IMG_0138-gra

(Argazkia: Naroa Vadillorena, eitb.com)
 
Urtarrilak 2, goizeko 11:00etako albistegia entzuten, SER irrati katean, EITBren egoitzaren kontrako atentatua salatzeko ELAk deitutako elkarretaratzea egiten ari direla entzun dut. Horrela esan dute; esan ez dutena da, EITBren enpresa komiteak aho batez adostu zuela elkarretaratze horretan parte hartzea eta “arbuiatu” zuela “ETAk egin duen atentatua”. Aho batez, beraz, ELAk bakarrik ez, LABek ere bai. Gauza bera gertatu zen EITBren administrazio kontseiluarekin, hau da, aho batez; hortaz, EHAKren ordezkariak ere bat egin zuen aho batez onartutako salaketa horrekin.
Hemendik nire elkartasuna EITBren behargin guztiekin eta The organizationen azkeneko atentatua jasan behar izan duten guztiekin, bai eta, atentatuarekiko nire gaitzespena ere.

EITBko enpresa komitearen oharra (2008/12/31)

EITBko enpresa komiteak taldeko langile guztiei dei egin nahi die hurrengo ostiralean, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan EITBko egoitza guztien kanpo aldean egingo dugun konzentrazioan parte hartzera. EITBko zuzendaritzak deialdi honekin bat egiten du. EITBko enpresa komiteak arbuiatu egiten du gaur goizean EITBren eta beste hedabide batzuen kontra ETAk egin duen atentatua.

Atentatu hau onartezina da. Onartezina da Euskal Herriko hedabideen kontra jardutea, onartezina da Euskal Herriko langileen kontra jardutea, eta onartezina da euskal herritarren kontra jardutea.

Babesa erakusten diegu, era berean, kaltetutako gainerako hedabideei eta hedabideotako langileei, eta exijitzen dugu hau izan dadila Euskal Herriak jasaten duen azkeneko atentatua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Urte berria bixamon barik

Gabeko 12xei itxoin egin gontzan atzo ohelagunak eta bixok. Urte zahar gaba elkarrekin pasatzen dogu eta normalian 12xak baino lehen oheratu izaten gara, gero kalian egoten dan zaratiak lo harrapatzeko. Atzo, baina, telebisiñuai begira geratu giñan tarte baten; 12xak etb1en emon zozkuen! Sekula holakoik! Nere gurasuenian TVE1eko kanpaiak jarraitxu izan ditxugu beti, baina jada mahatsik jaten eztogunez, ba berdin-berdin dozku. Atzo gañera zapping bat itxen ibili ginan kanpaien aurretik eta kate danetik “cuarto” ditxozozkuak azaltzen pasau zeben eztakitx zenbat denpora. Ulertzen eztotena da, zeaitxik eztotzen “cuarto” horreei soiñua kentzen eta pakia! Kanpaietara zuzenian!

Goizian akordau naiz atzo gabian gertu samar entzun giñuan petarduana; gure terrazan izan zan. Hantxe egon dien petarduan sobrak eta lurreko azulejotako batzuk belztuta. Afiziñua itzela dauka jentiak petarduetara; atzo Gernikan behintzat “serenatatxua” emon zozkuen lehenengo ordubetian-edo!

Gaur berriz kalia hutsik egurdixan eta taberna bakarra zabalik. Gu, berriz, bixamon barik! Urtia osasuntsu hasi danok eta urte berri on!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Guatekia, modan jarriko dan fenomenua

DJ-Deo

Gertuko bati gehixen gustatzen jakona itxen ikustia, zela disfrutatzen dabilen ohartzia, ederra da. Atzo sentsaziño horixe euki neban Elgetako Espaloia kafe antzokixan. Ibanek, oin dala 3 bat hilabete komentau zoztanian Antzuolako jaixetan egindako guatekia aitxak Espaloian ingo zeban, komentauko notzala agindu notzan. Eguna atzo izan zan eta aitxak, nerbioso ekin zotzan kontuari.
Holakuetan pasatzen dan moduan “playri” emon eta musikaik etzan entzuten; urdurixau jarri zan, jakina. baina orduan, Gorkak asmau zeban konpontzen; bolumena igotziaz ahaztu zan, aitxa!

Elgetako hotzagaitxik-edo, hasieran etzan jenteik animau dantza itxera. Baina aman-ta lagunak etorri ziren Antzuolatik eta harek hasi zien guateke giruan dantzan.
Handik tarte batera pistia txiki geratu zan; Elgetako “martxosuenak” ibili zien ABBA, Rafaela Carra, Karina, Los Brincos, Modulos, Sirex eta bestelako doinuekin jira-biran.
Gaztiauendako tartia be egon zan: Modern Talking, Alaska, Tino Casal eta 80ko hamarkadako beste popero batzukin.

Guatekia, modan jarriko dan fenomenua dala seguru nao; atzokua, urtian behin gutxienez, errepikatzeko modukua pentsatzen jat.
Aitxak “fenomeno” pasau zeban eta aitortu bihar dot neu be gustura egon nitzala.
Eskerrik asko Espaloiko kuadrilliai!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Guatekera etorri nahi?

Aitxak zapatuan, abenduak 27, guatekia egingo dau Elgetako Espaloia kafe antzokian. Udal Antzuolan egin zeban, Anelkar gobernuz kanpoko elkarian jaixan eta elgetarrek, antza, entzun dabe arrakastia euki zebala ta… Eurek pe gonbitxia egin dotze ta aitxak, zela ez, ezetz esaten jakin ez ta badoiarrela. Gaur goizian esan dozt, “etorriko zara, ezta? Ez bazatoz, enaiz jungo!”. Galderia eztala konturatu naiz, eta amakin geatu naiz Elgetara juteko bihar. Umetan askotan egin ditxut dantza bihar aitxak ipiñiko ditxuan abestixak. Plazan rokanrola dantza itxen giñuan bixok, hainbeste kantu segido. Bihar, bera ibiliko da, zihero pozik, bere sasoiko kantuak “pintxatzen” eta agindu dozt “kristolako jaixak” izango dala. Hortaz, oindio be fiesta gogua badaukazue, animau eta Elgetan ikusiko gara!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina