-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Obsesioa ala ametsa
Gaur ere zera berdinarekin esnatu naiz; eskuak izerditan moduan, bihotza bestela baino taupada sendoagoekin eta tripa zuloan hutsune narbamenagoarekin. Obsesioa ote den ez dakit, baina gaur ere zurekin amets egin dudan sentsazioarekin esnatu naiz.Ez dakit zein izan den ametsa, ordea. … Jarraitu irakurtzen
Eta zu zer egiteko prest zaude?
Larunbatean idatzi nuen mezua, Euskadi Irratiko goizeko tertulia entzuten ari nintzela. Solaskideetako batek hurrengo esaldia (zehatza ez da izango, baina gutxi gorabeherakoa bai): “Lehenengo plano humanoa dago, baina gero norberak zer egin dezakeen ikusi behar dugu eta zer egiteko prest … Jarraitu irakurtzen
Eta hemendik aurrera zer?
Listo, jada badakigu nork irabazi dituen Espainiako hauteskundeak; dudan ia Marianok eutsiko dion oposizioko talde nagusiko buru izateari. IUren galera nabarmena denez, Llamazaresek hartu du, emaitzak ezagutu bezain pronto, kargura atzera ere ez aurkezteko erabakia. ERC “normaltasunera” itzuli da; 2004ko … Jarraitu irakurtzen
Ikusi duzu nire titizorroa?
Joan zen aste osoan Euskadi Irratian eman zuten Ohean antzezlanaren estreinaldiaren iragarkia. Ikusmina sortu zitzaidan eta horretan nenbilela, sarrera bi eskuratu nituen (orain dela ia 20 urte irabazi nituen Mecano ikusten joateko sarrerak eta harrezkero ez dut lehiaketetan zorterik izan, … Jarraitu irakurtzen
Iritsi da superastelehena
Gaueko hamarrak aldera jokatuko da ZP–Raxoi hautagaien arteko bueltako partidua. Llamazares, bigarrenez, kanpoan geratuko da eta atzo Paisek argitaratutako inkesta ikusita –IUk talde parlamentarioa galtzeko arriskua ei dauka– jota behar du gizonak; beharbada Marianoren neskatoaren bila hasi beharko du Jordi … Jarraitu irakurtzen
Pertsona ‘zintzoei’ deia
Elhuyarrek dioenez zintzo, onest, zuzen, prestu eta ondradu parekoak dira. Gutariko gehienon antzera, pentsatzen dut. Hortaz guztioi egin digute dei gaur Iruñetik hautagai independentistek; hala irakurri dut garan.Hiztegia 3000ak adiera gehixeago ematen dizkio “honrado” horri: 1 decente; decoroso/sa: zintzo, zuzen, … Jarraitu irakurtzen
Praileaitzen inguruko indusketak, arriskutsuak?
Miren Azkarate Kultura Sailburuak, talde popularrak eskatuta, azalpenak eman ditu Legebiltzarreko kultura batzordearen aurrean Praileaitzeko kobazuloaren eta inguruko maldaren gainean. Azaroan izan zen sailburua azalpenak ematen eta orduan eman zituen Aranzadikoak egiten ari ziren ikerketaren ondorioen gaineko xehetasunak. Han, agerraldi … Jarraitu irakurtzen
Danok Egunkaria izan ginenekoa
Bost urte igaro dira, bai bost. Amak esandako esaldia gogorarazi dit Iñaki Uriak gaur. Iñakik dio “Donostian Egunkaria itxi eta berehala antolatutako manifestazioak. Egunkaria aurrera! izan zen jendearen oihua, eta seguruen lortu zuen «hurrena zein?», euskalgintzan zabaldutako galdera mamuari, eta … Jarraitu irakurtzen
Emakume agintariak akaso, alderdietako bozeramaile berriz…
Gaurko Berrian ordezkari politikoen adierazpen sortari begira geratu naiz; diotena irakurri beharrean atentzioa deitu didana zera izan da: 10 adierazpenetatik 8 gizonezkoenak izatea (beste bietan ez zen jartzen noren izenean ziren esandakoak; taldearen izena ageri zen). Gogoratu dut Paisek atzo … Jarraitu irakurtzen
Athleticekua ni? bai zera!
Atzo, atzera be, Athleticen partidua ikusi neban telebistaz. Errege osteko astean hiru partidu ikusi nitxuan, Kanarietan nenguan arren. Asteburukoa eneban ikusi, baina atzo bai. Aspertu egin nitzan. Futbolaz ez dot ulertzen eta horrek be asko esaten dau, baina hala ta … Jarraitu irakurtzen