-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Eusko Legebiltzarra
Aldaketen gobernua
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-09-20) Felipe Juaristi idazleak zuzenduko du aurrerantzean Euskadi Irratia. Ez du askorik iraun lan horretan Rosa Diez Urrestarazuk, Suriok EITBren zuzendaritza taldean zuen emakumezko bakarrak. Iazko maiatzaren 5ean aldaketaran (edo aldaketen) gobernua osatu zenetik hainbat izan dira, batean … Jarraitu irakurtzen
Celaa vs Silveira
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-03-08) Euskalduntze sektorean ari diren agente guztiak aztoratu ditu Isabel Celaa sailburuak asteon. Eredu hirueleduna izango dena aurkeztu du Legebiltzarrean. Hezkuntza batzordean, ordea, ahaztu egin zuen esatea euskarak, gaztelerak eta ingelesak ikasketa orduen %20 izango duela bakoitzak bere … Jarraitu irakurtzen
Euskadi, Goza ezazu
Madrileran joan dira Lopez eta konpainia turismo kanpaina berria aurkeztera. Rosa Diezen “Ven y Cuéntalo”k izan duen oihartzunaren erdia badu kanpainak, bada zerbait.Oraingoan “Euskadi, saboreala” edo Goza ezazu da leloa. Baina Jaurlaritzaren webgunearen Turismo sailak logoa bai, baina leloa ez … Jarraitu irakurtzen
Malo
ASTELEHENEKO GOIENKARIA 09-11-01 Barikuan Legebiltzarrean hizkuntza ereduen gaineko enegarren eztabaida izan zen, PPko Oyarzabalen eta UPyDko Maneiroren eskutik. Harrigarriena, ordea, ez da biak ala biak euskara politizatzen tematzea. Harrigarriena da Aurrekoetxeak, EAJk, eta Larrazabalek, EAk, eurekin eta PSErekin adostu zutena. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskararen patria, Eusko Legebiltzarra, Politika
Etiketak ag, euskara, legebiltzarra, politika
Utzi iruzkina
Gobernu berriak webgune berria
Zein da gure gobernua?A aukeraB aukera Jaurlaritzaren webgune ofizialak bere horretan segitzen duen bitartean, Lopezek bere propioa ireki du; euskarazko bertsioa baduen arren, Eusko Legebiltzarrari jarraituz, izen ofiziala gaztelerazkoa aukeratu du: “gobiernodecambioeneuskadi”. Zaharrak, oraindik martxan denak, “euskadi” izena zuen.
Lopez lehendakariaren erronka?
ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2009-05-11 Pedro Ugarteri irakurri nion zapatuan, Paisen, Patxi Lopez lehendakari berriak, Axular izan zuela gogoan inbestidura saioan eta “Axular herri honek eman duen idazlerik onenetakoa dela… Baina, ze herritaz ari gara? Axular goi-nafarra izanik Lapurdin bizi eta hil … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskararen patria, Eusko Legebiltzarra, Politika
Etiketak asteleheneko, euskara, goienkaria, lopez, patxi, politika
Utzi iruzkina
Patxi lehendakari
“Oye, chica! Quítate de ahí que no vemos!”.Gernikako juntetxeko ate aurrean entzun dudan lehenengoa. Bigarrena: txaloak. Baina segiduan “que no! que ése no es! que ése es Lazcoz!; bueno, pero no importa, también es nuestro!”.Egia da antzekotasuna badaukatela, baina hainbesterako… … Jarraitu irakurtzen