Espetxe-estatua

ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2009-11-30

Barikuan Emakumeen aurkako
indarkeriari eta immigrazioaren jardunaldietan, Gasteizen, Dolores
Juliano
eta Mª Antonia Caro bat etorri ziren esaten “estatu
onuradun batetik espetxe-estatu batera pasa gara”. Zigor kodearen
arabera emakumeen kontrako eraso guztiak delitutzat jotzen direlako
zioten eta zigorra lehenesten dela bergizarteratzeari uko eginez. Sinistuta
nago espetxe-estatu baten bizi garela. Auzitegi Nazionala horretan tematuta
dabil. Taldekide izatea delitu dela eta zigor kodeak horrelakorik esan
ez arren, Grande Marlaskak 34 gazte atxilotu ditu asteon. Zapatuan
horixe salatzen Bilbon izan nintzen (Torrealdai, Uria,
Otamendi
, Auzmendi eta Oleagari elkartasuna adierazteko
abenduaren 19koa gorde dut). Atzo ere espetxe-estatu horrekin gogoratu
nintzen terrorismoaren biktimen omenaldian. Leonor Legaño,
Manuel Jodar
polizia nazionalaren alargun eta AVTko kidea, espetxe
zigorrez aritu zen; senarra hil ziotenek 340 urteko zigorra izan arren,
ez dutela 20 urte baino gehiago egingo espetxean. Beldurra eman zidan
komentario horrek. Deliturik egin barik, taldekide izateagatik, euskal
herritar asko dago espetxean. Tom Cruisek Minority report
filmean egiten zuen. “Badaezpada” horrekin, azkenean, Garcia
Berlanga
ren filmak zioen moduan, Todos a la cárcel.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude