Bihar, barikua, Santiago Segurak Torrente
nazkagarriaren eta aldi berean, *España cañí* horren pertsonaia maitagarrienetako baten hirugarren filmaren 460 kopia banatuko ditu Espainia eta Euskal Herriko zine aretoetan.
Hori jakinda, Karra Elejalderi elkarrizketa egin nioneko zati bat errekuperatu dut. Asteleheneko Goienkarirako egin nion elkarrizketa, Gatzagan bisitan egon zen baten. Torrenteren gainean ere jardun genuen eta orduan ez nuen elkarrizketaren zati hau argitaratu. Gorde egin nuen, apropos. Torrente estreinatzen zenerako egokia zitekeela pentsatu nuen.
Kontatu zidana, erdi barreka erdi serio izan zen, baina inondik inora berak ez zukeela Seguraren pertsonaia hori agertzen den filmean parte hartuko aitortu zidan.
Galdera hauxe izan zen:
Danetik eginadakoa zara zinean, Torrenten parte hartzea baino ez zaizu falta!
On egin!
Hona erantzuna:
Ez Torrenten ez nintzateke inoiz aterako. Jende asko dago “*Año Mariano*”:http://www.punksunidos.com.ar/punksunidas/cineydroga/mariano.html filma ikustera doana, erabat ezkerreko filma dena, eta aldi berean Torrente ikustera joaten dena, erabat eskumakoa den filma.
Nire lagun Santiago Segurak, erabat apolitikoa den tipoa baina erradikalki apolitikoa bazara, jarrera politiko bat hartzen duzu lotsagabeki higuingarria den polizia aurkezten digu, sistemak berak poliziatik ere bota egin duena. Niri ausartagoa iruditzen zait polizia oraindik aktiboan balego, baina hori nire ikuspegia da.
Santik bere egiteko modua dauka eta oso ondo doakio. Inplikazioa murrizketa modu bat da beti negozioendako eta Torrenten badira gauza batzuk atsegin ez ditudanak. Nire filmak ikustera datorrenak ondo pasatu nahi badu, ongi deritzot, baina ez erabat eskumakoa den filma batekin.
Atletico Madrileko faxista asko dago, futbol lelokeria gehiegi
Eta gainera, lau magrebtar ateratzen direnean polizia egurtu gura, honek mortadela xerra bat atera eta laurak elkarri joka hasten dira mortadela zatiagatik! Hori da Santiago Segurak egiten duena: aktorea bere lanean geroz eta putakumeagoa, ez da hain nazia pertsonaia eta kritika ideologikoki gehitu egiten du.
Gutxitan ikusiko ninduzuen proposamen ideologikoarekin bat ez natorren film baten.
Hala ere, Torrenten badago txiste barregarri bat: zertan antzematen dira emakumea eta globo sonda bat? gaztelaniaz pentsatu asmatzeko.
Barre egiten duzu hasieran, baina pentsatzen hasi ezkero, umorea ere txarto enfokatuta daukagula konturatzen zara!