SER irrati katean asteburuan horrela iragarri dute gaur bertan egitekoak ziren Frantziako hauteskundeei buruzko irratsaio berezia. Behin eta berriz iragarri dute “Sègoléne-Sarkozy”. Lehenengoari bere izenarekin eta bigarrenari abizenarekin. Lehenengoari, emakumezkoari konfiantzatik; bigarrenari, gizonezkoari, abizenak ematen duen distantziatik.
Kiroletan ere horrela egiten dute askotan; emakumezkoei izenarekin deitzen diete kirol kazetariek, gizonezkoei ez bezala. Gizonezkoei izenarekin deitzen diete, beti eta beste norbait abizen berekoa balego taldean edo joko berean.
Baina, zergatik Sègoléne-Sarkozy eta ez Royal-Sarkozy? Edo, askoz ere gertukoagoa litzatekeen: Sègoléne-Nicolas?
Gaurtik aurrera, agian, Nicolas deitzerik ere ez dute izango Frantziako kazetariek, nahiz eta, errepublikako presidente berria hain justu Nikolas izan. Lastima, Sègolének gertuagokoa zirudien-eta.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
>Esperanza Aguirreren aldekoek “Aguirre” edo “Esperanza Aguirre”
erabiltzen dute bera aipatzeko. Uste dut ostera bere arerio politikoek
hitz jokoak egiten diztuztela bere izenarekin: “en Madrid la sanidad no
tiene esperanza”, edo horrelakoak.
Elena, joan zen egunean Esperanzari Simancasek egin omen zion hitz jokoa. Dirudienez bide seinale berriren baten Simancas jasotzea ahaztu zuten eta Simancasek esan omen zion Aguirreri “presidente izaten denean ez duela Esperenza estazioa desagerraraziko”.
Sarritan gertatzen da horrela, baina salbuespen asko ere badaude, adibidez, garai batean Felipe esanda, denek zekiten Felipe Gonzalez aipatzen zenuela.
Esperanza Aguirreren aldekoek “Aguirre” edo “Esperanza Aguirre” erabiltzen dute bera aipatzeko. Uste dut ostera bere arerio politikoek hitz jokoak egiten diztuztela bere izenarekin: “en Madrid la sanidad no tiene esperanza”, edo horrelakoak.
Askotan gehiago da zein marka nahi duzun saldu izena edo abizena erabiltzea baino. Zapaterori ez José Luis, ez Rodríguez, amaren abizenarekin deitzen diote.