Atzo, atzera be, Athleticen partidua ikusi neban telebistaz. Errege osteko astean hiru partidu ikusi nitxuan, Kanarietan nenguan arren. Asteburukoa eneban ikusi, baina atzo bai. Aspertu egin nitzan. Futbolaz ez dot ulertzen eta horrek be asko esaten dau, baina hala ta be, aspertu egin nitzala argi daukat.
Nagorek, koadrilako athletic zale amorratu eta adituak, “azkenean Athleticekoa egingo zara” esan zidan berriz be atzo. “Zertarako?, zuek moduan sufritzeko? Ez, eskerrik asko”. Ze, atzo be, lagun danak han ibili ziran “ui, ui,, ala, ui” eta ez dakit zenbat kontu esaten. Benetan gaizki ikusten ditxut partidua egoten danetan nire lagunak. Ixa danak sozioak dira eta arrazoia be badauke bai emaitza txarren aurrian protestan jarduteko; baina hori baino gehixau da: partidua amaitxu bitxartian nerbixotatik jota egoten dira, jokalarixei protestak bakarrik ez, animuak be emoten dotse (Aranzubiari ez, hari egurra besteik ez), entrenadorea, ahal dala, errespetau egitten dabe… Pentsau leike zale-modeloak direla. Baina, neu hobeto bizi naizela uste dot: hain gaizki ez pasatzearren partiduak irauten ditxuan horrek miƱutu danak, horreatik bakarrik enaiz athleticekua egingo.
Egia esateko, Reala bigarren mailan dagoenetik ere, interes gutxiagorekin jarraitzen dut futbol taldeen nondik norakuak. Bizkaian bizitzeak eta Realak Athleticen maila berean jokatzean, bazeukan bere zera, baina aurten ba…
Hala ta be, Nagorek, akaso, azkenian arrazoia izango dau eta atlheticekoa egingo naiz; athleticen partiduak erakusten ditxuzten tarbenako zalia-edo.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Ni beste sufridore bat naiz. Saiatu naiz uzten baina tabakoa errezago kenduko dudala uste dot.
Bazkidea banaz, baie hiru urte izengo direz enoiela San Mamesera. Lagun bati itzi notzan karneta ta bera doie urtien zehar.
Zetako juengo naz? Astean libre dekodan egun bakarrean “mala ostian” bueltateko etxera? Pssss!
Hori bai, AUPA ATHLETIC!
Arrazoi
osoa dekozu. Ez dakitena da, Realekoa izanda, zelan aguantatzen dozuzen
Athletikeko partiduak protestau barik. Asigaitik edo? Gustora egoten garelako
tragu batzuk hartzen eta piti batzuk erretzen, konpainia da azkenean ez
futbola.
Eres
una campeona.
Aupa
Reala ta Aupa Athletic beti