Gaur ere zera berdinarekin esnatu naiz; eskuak izerditan moduan, bihotza bestela baino taupada sendoagoekin eta tripa zuloan hutsune narbamenagoarekin. Obsesioa ote den ez dakit, baina gaur ere zurekin amets egin dudan sentsazioarekin esnatu naiz.
Ez dakit zein izan den ametsa, ordea. Ez dut gogoan zertan ari nintzen, ezta benetan zu zinen nirekin zinena ametsean, baina ziur naiz zure aurpegia gogoan nuela esnatu naizen une horretan. Horregatik bada ere, kezkatu egin naiz ez baita lehenengo aldia; ziur naiz azkeneko egunotan hainbat aldiz izan dudala sentsazio bera eta horrek eraman nau zuganakoa obsesioa ez ote den pentsatzera.
Gaur ere oheratuko naiz, eta atzera ere amets egitea espero dut. Eta adi egongo naiz ia zu zaren nire ametsetatik urduri esnarazten nauen hori ala zera den, obsesioa.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Begira zer zioen Luis Buñuelek:
“Zera diote: ametsetan, burua munduko xehetasunetaz babesten dala, modu itzaliagoan jasotzen dituela zaratak, usaiak, argia. Aldiz, trumilka pilatzen direla irudiak, miloika, olatuak eginez dabiltzan ametsen baitan. Milaka miloika irudi sortzen dira, beraz, gauero, ia erabat ezabatzeko instant batean.”
____
Eta milloika iruditatik, zuk hura, hondar bakar gisa. Kontu gero, Marijo, maitemindu gabe. Ni behintzat, ez naiz sekula maitemindu nere borondatez, ametsen “erruz” baizik!
😉
Amets obsesiboak ere badaude baina, zapore onekoak badira, kezkatzea baino, disfrutatzea litzateke bidea ezta?
Polita litzake norbera izatea desio hori pizten duena… beste baten ametsen (edo obsesioen) koprotagonista (!) izatea…