Amaitu da #berandubainolehen eta saioa hasi zenean bezala, amaieran ere horretaz idaztea erabaki dut.
Amaitu da Fermin Etxegoienen saioa eta berak Twitterren iragarri zuenez, betiko amaitu ere!
Gaur bukatuko da Berandu Baino Lehen betiko. Iraultzen saiatu garen azken bi izeber jatorrak, Anje Duhalde eta Ilaski Serrano. Ez galdu!
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) July 19, 2016
Eta, pentsatu genuen, @euskatelebista-ren erabakiz izan zela. Baina badirudi, hala azaldu zuelako Etxegoienek berak, elkarrizketatu egokiak aurkitzea zaila izatea dela arrazoietako bat. Are gehiago, elkarrizketara gonbidatutako askok ezetz esan dute!
@vivesok Gainera, izen ezagun ez gutxik ez dute BBLn agertu nahi, tartean lagun handiak eta guzti!
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) July 19, 2016
Eta, horrek zer pentsatua eragin dit. Izan ere, Lander Garro-k geroxeago komentatu zuenez, sare sozial berean, “Esperientziagatik dakit TV2ra gustura doazen hainbat famoso ez dutela ETBn agertu nahi (hori ere egia da)”.
Esperientziagatik dakit TV2ra gustora doazen hainbat famoso ez dutela ETBn agertu nahi (hori ere egia da) @txargain @desplazatua @FEtxegoien
— lander garro (@landergarro) July 19, 2016
Hortaz, zertan ari gara programazio duina aldarrikatzen, geure telebista publikoan parte hartzeko inolako interesik ez badaukagu? Zergatik egiten diogu izkin gurea den telebistari?
Audientzia datuak direla eta, @UrrutikoAgintea-k txiokatu zuenez, “#BeranduBainoLehen datu onekin agurtu zen atzo: Anje Duhalde %2,4 eta Ilaski Serrano @MeriLing1 %3,5”.
#BeranduBainoLehen datu onekin agurtu zen atzo: Anje Duhalde %2,4 eta Ilaski Serrano @MeriLing1 %3,5 Saioa bueltatuko al da? @mambanegra2014
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) July 20, 2016
Alegia, 20.000 euskaldun baino gehiagok ikusi genuela saioa, @mambanegra2014-ren datuen arabera:
Más de 20.000 vasc@s de media siguieron ayer la despedida de #Berandubainolehen. El doble capítulo promedió el 3%. La cadena 0,9%
— La Mamba Negra (@mambanegra2014) July 20, 2016
Sarean ere ibili zen mugimendua #berandubainolehen traolarekin:
baina, euskarazko telebista publikoa ikusteko ohitura gutxi daukagu. Programazioaren erakarmen ezak eragin digu; ados. Baina, badira izan funtzionatu duten kalitatezko saioak eta, atzo bertan #berandubainolehen saioan Ilaski Serranok bota zuena gogoratzea eta aintzat hartzea garrantzitsua deritzot: @euskaltelebista osotasunean pentsatu beharra daukagu”; ezin baikara kanpoko TB saio arrakastatsuak kopiatzen aritu (hasteko dirurik ez daukagulako), baizik eta gure nortasunari erantzuten dioten telebista egin.
Horretarako, ezinbestekoa da audientzia datuen bestelako irakurketa egitea, ezagutu egin behar dugula audientzia@errotadigital-eko kide Gorka Salces-ek hainbat aldiz azaldu bezala.
.@gorkasalces: “Ez dago EH bere osotasunean aintzat hartzen duen audientzia-neurketarik” https://t.co/HC6KlDOAsR pic.twitter.com/I5mbUsm8ha
— Unibertsitatea.net (@Uninet_ataria) June 3, 2016
Laburbilduz: Euskal Telebista ikusteko ohiturarik ez zuen honek, azkeneko bi urtetan, hainbat saioz gozatu duela aitortzen du, tartean, atzo amaitu zen Berandu Baino Lehen saioa bera. Baina, badirudi, audimetro ditxosozkoak ez gaituela aintzat hartzen #Tumatxak saioa hizpide hartuta idatzi nuen bezala “Telebistaz txiokatzen dena neurtzeak garrantzia dauka” (blogean 2016ko otsailaren 4an).