Zein ondo, Bergaran!

(Goiena, 2015/11/20)

Publikoaren aurrean ukatu egingo dut berba horiek nire ahotik atera direla, baina benetan: zein ondo pasatu genuen zapatuan —gauean tabernetan jarri ziguten musika eskasa alde batera lagata, noski!—.

oraingoa-ona

umetako_argazkia

Ia 3 hamarkada beranduago bazkaltzeko hitzordua egin genuen 8.A gelakook; ikastalde berezia, inor izatekotan! Izan ere, OHOn ginela, 3. mailan, plazatik Poligonora bidali gintuzten Aranzadiko ikastolakoek, eskola publiko castellanora: Antzuolakoak, Osintxukoak eta Poligonokoak –baita Bergara periferiako beste hainbat ere: San Joanekoak eta San Lorentzokoak–. Esango nuke era horretako zonifikazioa gaur egun ez dela legezkoa; baina, era berean, hari esker ezagutu genuen gehienok Poligonoa (Antzuolakoa lehenago ezagutu nuen), eta halaxe lortu, gela hain berezia.
Handik urte pare batera, seminarioan geratu ziren gainerakoek ere lekuz aldatu beharra izan zuten, baina ordurako geu ginen arauak genekizkienak; Ramos atezainaren txilibitu-hotsaren ostean, ilaran, eskolara sartzeko liturgia, esaterako. Horretaz ere jardun genuen zapatuan Etxagin. Ez genuen barre eta dantza gutxi egin (Izaro, sesio bikaina!)!!!
Zein ideia bikaina, Ainhoak, Julenek, Iñakik eta Itziarrek. Eskerrik asko bioi! Zimurrak, buruko zuriuneak, ile urdinak eta kiloak gorabehera, plazera izan zen atzera zuekin denokin egotea.

Argazki biak konparatzeko, egin klik

 

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude