Tablet erabiltzaileen %64k gauez eta ohean egiten du

Ipad berriak aurkeztu diren egun berean erabiltzaileek tabletez zer erabilera egiten duten ezagutzeko txostena aurkeztu dute TAB Innovation saioan. Redbility-k eta UNIR-ek elkarlanean egin dute txostena. 400 tablet erabiltzaileri inkesta egin diete. Lehenengoz egin da era horretako inkesta bat espainiar estatuan.

InformeTAB txostenak agerian utzi duenez, tabletaren erabilera pertsonala gailentzen da, bestelako erabileren artetik. Komunikatzeko darabiltenen artean, epostaz baliatzen dira %95 eta sare sozialez %93. Izan ere, erabiltzaileen %64k gauez eta ohean egiten du, %44k arratsaldez eta sofan eta bakarrik %30 erabiltzen du tableta goizez, lanean.

Irudia: http://www.tabinnovation.com/informetab/

Irudia: http://www.tabinnovation.com/informetab/

Aplikazioak

Tabletetan jartzen dituzten aplikazioei dagokienez, sare sozialen app-ak dira nagusi eta horien artean whatsappren apia instalatzen da gehien, %66. Ondoren jokoak dira gehien instalatzen diren apiak, %59. Prentsaren irakurketa egiteko aplikazioei dagokienez, erabiltzaileen %48k instalatzen ditu horretarako propio egindakoak. Kurioski, prentsa irakurtzeko edo informatzeko nahiago dute oraindik nabigatzailea erabiltzea. Txostenaren arduradunek diotenez, informazio aplikazioen garapenean sakontzeko erronka izan daiteke. Gainera, tablet erabiltzaileak kalitatezko aplikazioak lehenesten ditu, eta ordaintzeko prest dago. Gehiago dira jaisten diren era horretako aplikazioak, debaldekoak baino.

TabCommerce

Tablet bidezko erosketen hazkundeari erantzuten dio TabCommerce terminoak. Izan ere, geroz eta gehiago dira erosketak egiteko sortu diren aplikazio bereziak. Erabiltzaileen %56k darabilte era horretako apiak erosketak egiteko. Hala ere, txostenak dioenez, gaur gaurkoz, online erosketa gehiago egiten dira nabigatzaile bidez, %77. Hortxe bada, sakontzeko beste aukera bat: erosketak era azkar eta erraz baten egiteko aplikazioen garatzea.

Informazio gehiago:

  • UNIR: Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea
  • RedBility:  Komunikazioa agentzia
  • TABInnovation: Tabletetarako Espainiako api onenak aukeratzeko lehiaketa

Kategoria: Kazetaritza, sare sozialak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Tablet erabiltzaileen %64k gauez eta ohean egiten du

  1. egilea: Uxo

    Nik ere ohean erabiltzen ditut tableta edo smartphonea, baina arratsaldez; txikia siestan dagoela konpainia egiten nagoen bitartean. Telesailak jarraitzeko modu ona da, esnatuta dagoenean ezinezkoa izaten da eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude