Noizko ate irekien eguna San Mames berrian?

Gaurkoa ere egun historiko horietako bat izango ei da. Athletic-ek San Mames berrian zaleekin egingo duen lehenengo entrenamendua izango da. Dirudienez, han jokatuko duten lehenengo partida orduko, txapel gorriak entrenatuta izan nahi dituzte eta, aldi berean, zaleek bere lekura nondik hobeki eta azkarren heltzen ikas dezaten. Horretarako izango da ate irekiekin egingo den entrenamendua; “simulakro” antzeko bat. (Javier Aldazabal, Athleticen idazkariaren azalpenak: Bideoa: euskaraz 3. minututik aurrera).

Ate irekienak, gainera, kasu honetan, badauzka hainbat ñabardura: 1) jakina denez, obrak ez dira amaitu, beraz, nahita ere ezingo lituzkete ateak itxi; 2) ateak irekita arituko dira zuri-gorriak, baina bazkideentzako bakarrik, beraz, futbol zelaia egiteko zergadunon diruak erabili dituzten arren (Jaurlaritzak 55 milioi), sentitzen dut, baina bazkide txartel barik ez dago sartzerik.

Irudia: http://www.athletic-club.net

Irudia: http://www.athletic-club.net

Hori jakinda, zer egin bazkide txartelaren eskaintzaren aurrean? Entrenamendua ikustera bakarrik sozioak joan daitezkeelako protesta egin eta ez erabili? Ala, delako egun historiko hori bizitzera joan eta, ohe lagunak eskatu bezala, bere eserleku berritik zelaia zela ikusten den suma dezan bideotxoa grabatu? (irudian igartzen da, gutxi gorabehera, eserleku berritik ikusiko litzatekeena).

Duda esistentziala, hala deitu badaiteke, areagotu egiten zait kontuan izanik etxean realzale izaten erakutsi zidatela. Gainera, sareko foroetan dabiltzanek arrazoia dutela uste dut. Ate irekien benetako eguna egin beharko lukete gaur San Mames Berrian. Nahi duen guztiari aukera eman, gutxienez behin —bere diruarekin ere egin den beste klub pribatu baten futbol zelai hori—, in situ ikusteko.

Igual, joan egingo naiz!

 

Kategoria: Ispiluari begira. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude