Egunkarian irakurritakoa nola elkarbanatzen duzu Twitter sarean?

Nola elkarbanatzen dituzue Twitterren egunkarietako artikuluak? Artikuluak berak duen txori urdinaren ikonoan sakatzen duzue eta listo? Aipamenen bat gehitzen diozue Twitter sarera bota aurretik? URL lotura txikitzaileren batetik pasa ostean, artikuluaren testuren bat gehitzen diozu?

Egiten duzuela egiten duzuena, artikuluaren hasierara eramango gaitu beti Twitterreko loturak. Baina, badago beste modu bat, atentzioa deitu digun esaldi zehatz horretan bertan zabaltzeko loturaren gainean klik egin ostean.

New York Times egunkariak erabaki du albisteak sareratzeko orduan, testuan barrenean ere txori urdinaren logotipoak sartzea, irakurleak, era horretan, gustuko duen beste testu zati horixe bera sarera dezan. Lortzen dena da txioko lotura zabaltzen duenak, bidaltzaileak azpimarratu nahi izan duen artikuluaren zati horretara joatea zuzenean. NYT-en arduradunek diotenez, artikuluak 11 bider gehiago elkarbanatu dira aplikazio horri esker.

Argazkietan ikusten denez, Twitter bidez elkarbanatzeko artikulu zatiak aldez aurretik aukeratzen ditu editoreak; frogarako erabili zuten artikuluan zortzi esaldik itzal moduko bat zuten eta ondoan txori urdina. Artikuluaren irakurleak, beraz, aukera dauka bere jarraitzaileei artikulutik atentzioa deitu dion zati horretara gonbidatzeko. Abantaila izan daiteke, esaterako, elkarrizketetarako edo baita iritzi artikuluetarako —kasu gehienetan, amaieran izaten baitute esaldirik borobilenak—.
Baliabide interesgarria iruditu zait NYT-ek eta Twitterrek elkarlanean asmatu dutena. Egunkariak etekin gehiago ateratzen die bere artikuluei, jende gehiagok elkarbanatzen dituelako; eta txioaren irakurleak ere era arinagoan egin dezake irakurketa, “interegarriena” jada zehaztuta dagoelako, lotura artikuluaren zati zehatz horretan irekiko zaiolako, eta Twitterren denbora lerroa doan abiaduran, laguntza oro da ondo etorria.

Nik zati hau aukeratu dut, egin aproba lotura honetan: http://nyti.ms/14Ywg5J

http://nyti.ms/14Ywg5J

http://nyti.ms/14Ywg5J

Iturriak:

Kategoria: Kazetaritza, sare sozialak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Egunkarian irakurritakoa nola elkarbanatzen duzu Twitter sarean? bidalketan

  1. Oso interesgarria, Marijo. Mila esker hona ekartzearren!

    Maria

Utzi erantzuna Maria González Gorosarri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude