75 legebiltzarkideetatik, 40 txiolari

Eusko Legebiltzarreko ordezkaririk aktiboena UPDko bozeramaile Gorka Maneiro da eta Patxi Lopez da jarraitzaile gehien dituena bai eta, Twitterrek egiaztatutako kontu bakarra. Kontu gehien jarraitzen dituena, berriz, Oskar Matute da. Txio gehien dituzten 10 legebiltzarkideetatik 3 dira emakumeak: Marian Beitialarrangoitia, Maribi Ugarteburu eta Maria Eugenia Arrizabalaga.

Grafikoa http://infogr.am/Legebiltzarkide-txiolarienak

Perfilaren atzeko horma orijinalenagatik aukeratu dut Arantza Quirogaren perfila
Perfilaren atzeko horma orijinalenagatik aukeratu dut Arantza Quirogaren perfila

Azken egunotan hainbeste albiste ikusi ditut Twitterren kontua duten ordezkari politikoen zerrendekin. Azkeneko Europako ordezkari politikoena argitaratu du El Diario egunkari digitalak.
Eusko Legebiltzarrera bistadizoa botata, EAEko legebiltzarkideetatik 40k Twitter kontua dute. Talde parlamentarioetako 5 bozeramaileetatik 4k daukate propioa: Gorka Maneirok, Laura Mintegik, Jose Antonio Pastorrek eta Borja Semperrek; Joseba Egibar jeltzalea da Twitter konturik ez duen bozeramaile parlamentario bakarra. 40 kontuetatik bakarra dago babestua: Isabel Celaarena, hain justu.

Beste parlamentu batzuekin alderatuta, Eusko Legebiltzarra bataz bestekoaren gainetik dagoela esan daiteke, Twitter kontuei dagokienez. ElPeriodicok uztailean argitaratu zuenaren arabera, Espainiako kongresuan %53k dauka Twitter sare sozialean kontua. Nafarroako 50 parlamentarioen artean 19k daukate Twitter kontua eta
Asturiasko parlamentuan, esaterako, 45etik 11k bakarrik daukate kontua.

Alderdi txikienak dira aktiboenak sare sozial horretan, baita Eusko Legebiltzarraren kasuan ere. Gorka Maneirok egin ditu txio gehien: 39.460 sarrera egin ditu 2011ko urtarrilaren 29an kontua sortu zuenetik.

Datu aipagarri batzuk:

  • Txio gehien dituzten lehenengo 10 legebiltzarkideak: @Gorka_Maneiro, @oskarmatute, @javiermaroto, @Imunain, @marianbeitia, @bsemper, @mugarteburu, @joseanpastor, @MeugeArri, @iurkullu
  • Txio gehien dituena: @Gorka_Maneiro: 39.460
  • Jarraitzaile gehien dituena: @patxilopez: 171.767. Bigarren @lauramintegi, 12.076.
  • Kontu gehien jarraitzen dituena: @oskarmatute: 2.253
  • Txiolari gehien dituen taldea: EHBildu: 18
  • Arraultza kontuak: @HasierArraiz, @MaMikel, @ilazarobaster
  • 0 txio dituzten legebiltzarkideak: @HasierArraiz (EHBildu), @isabelcelaa (PSE) eta @MaMikel
  • 1-10 txio artean dituzten legebiltzarkideak: @natagorri (2), @BakartxoTejeria (6), @ilazarobaster (6)
  • 1.000tik gora txio dituzten legebiltzarkideak: @julenaretakoa, @inakiOyarzabal, @EstitxuB, @patxilopez, @iurkullu
  • 2.000tik gora txio dituzten legebiltzarkideak: @MeugeArri, @joseanpastor, @mugarteburu
  • 3.000tik gora txio dituzten legebiltzarkideak: @bsemper, @marianbeitia, @Imunain
  • 4.000tik gora txio dituzten legebiltzarkideak: @jaivermaroto, @oskarmatute, @Gorka_Maneiro

11 legebiltzarkidek daukate perfileko informazioa euskara hutsez; bik elebitan. Beste 16k, berriz, ez daukate perfilean datu aipagarririk, kokalekua edo alderdi politikora loturaren bat, akaso, baina ez eurak ezagutzeko bestelako informaziorik. Legebiltzarkideen Twitter perfilak, txio kopuruaren arabera ordenatuta:

http://infogr.am/Legebiltzarkide-txiolarienak

IZENA TALDEA KONTUA TXIOAK JARRAITZAILE JARRAITZEN
Gorka Maneiro UPD @Gorka_Maneiro 39460 171767 2253
Oskar Matute EHBildu @oskarmatute 4947 12076 715
Javier Maroto PP @javiermaroto 4589 8792 702
Igor Lopez de Munain EHBildu @IMunain 3121 8250 664
Marian Beitialarrangoitia EHBildu @marianbeitia 3116 6943 617
Borja Semper PP @bsemper 3025 6508 590
Maribi Ugarteburu EHBildu @mugarteburu 2906 6177 586
Jose Antonio Pastor PSE @joseanpastor 2830 5378 555
MªEugenia Arrizabalaga EAJ @MeugeArri 2477 4706 546
Iñigo Urkullu EAJ @iurkullu 1528 2737 530
Patxi López PSE @patxilopez 1443 1440 422
Estitxu Breñas EHBildu @EstitxuB 1268 1371 380
Iñaki Oyarzabal PP @inakiOyarzabal 1171 952 378
Julen Arzuaga EHBildu @julenaretakoa 1126 934 342
Txaro Sarasua PSE @txarosar 959 925 325
Dani Maeztu EHBildu @danielmaeztu 953 875 320
Laura Mintegi EHBildu @lauramintegi 908 724 304
Peio Urizar EHBildu @pellourizar 858 693 265
Unai Urruzuno EHBildu @urruzuno 691 582 262
Laura Garrido PP @lgarridoknorr 625 482 259
Luke Uribe-Etxebarria EAJ @Iturtabarrena 386 419 247
Arri Zulaika EHBildu @arrizulaika 340 329 241
Arantza Quiroga PP @arantzaquiroga 306 314 213
Diana Urrea EHBildu @DianaUrrea5 279 314 206
Jesus Zaballos PSE @jesuszaballos 277 303 195
Xabier Isasi EHBildu @XabierIsasi 275 299 186
Alex Etxeberria EAJ @alexetxeberria 271 253 151
Idoia Media PSE @idoiamendia 236 234 130
Leire Pinedo EHBildu @pinedoleire 225 215 103
Jone Berriozabal EAJ @joneberriozabal 210 208 82
Carmelo Barrio PP @tintinista 172 152 82
Rebeka Ubera EHBildu @RebekaUbera 154 147 78
Txarli Priento PSE @txarliprieto 68 128 71
Lur Etxeberria EHBildu @iradilur 66 120 35
Bakartxo Tejeria EAJ @BakartxoTejeria 6 104 32
Iñaki Lazarobaster EHBildu @ilazarobaster 6 96 24
@oscarmatute 4 42 14
Natalia Rojo PSE @natagorri 2 24 9
Hasier Arraiz EHBildu @HasierArraiz0 0 15 1
Isabel Celaá PSE @isabelcelaa 0 5 0
Mikel Unzalu PSE @MaMikel 0 0 0

Artikulua osatzeko erabilitako datuak abuztuaren 12koak dira, beraz, opor sasoiak ere eraginik izan duela espero izatekoa da. Izan ere, 40 kontu horietatik abuztuan sarrera berriren bat egin duten legebiltzarkideak 25 izan dira. Segidan kontu guztiak eta euren azkeneko txioak:

Alex Etxeberria, EAJ: @alexetxeberria (azkeneko txioa, ekainak 14)

Arantza Quiroga, PP: @arantzaquiroga (azkeneko txioa, bertxioa, apirilak 19)

Arri Zulaika, EHBildu: @arrizulaika (azkeneko txioa, abuztuak 6)

Bakartxo Tejeria, EAJ: @BakartxoTejeria (azkeneko txioa, 2012ko uztailak 17)

Borja Semper, PP: @bsemper (azkeneko txioa, abuztuak 3)

Carmelo Barrio, PP: @tintinista (azkeneko txioa, abuztuak 12)

Dani Maeztu, EHBildu: @danielmaeztu (azkeneko txioa, abuztuak 10)

Diana Urrea, EHBildu: @DianaUrrea5 (azkeneko txioa, ekainak 27)

Estitxu Breñas, EHBildu: @EstitxuB (azkeneko txioa, bertxioa, uztailak 24)

Gorka Maneiro, UpyD: @Gorka_Maneiro (azkeneko txioa, abuztuak 12)

Hasier Arraiz, EHBildu: @HasierArraiz

Idoia Mendia, PSE: @idoiamendia (azkeneko txioa, abuztuak 10)

Igor Lopez de Munai, EHBildu: @IMunain (azkeneko txioa, abuztuak 3)

Iñaki Oyarzabal, PP: @inakiOyarzabal (azkeneko txioa,bertxioa, abuztuak 9)

Iñaki Lazarobaster, EHBildu: @ilazarobaster (azkeneko txioa, ekainak 13)

Iñigo Urkullu, EAJ: @iurkullu (azkeneko txioa, abuztuak 7)

Isabel Celaa, PSE: @isabelcelaa (babestuta dauka kontua)

Javier Maroto, PP: @javiermaroto (azkeneko txioa, abuztuak 7)

Jesus Zaballo, PP: @jesuszaballos (azkeneko txioa, ekainak 2)

Jone Berriozabal, EAJ: @joneberriozabal (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 7)

Jose Antonio Pastor, PSE: @joseanpastor (azkeneko txioa, abuztuak 11)

Julen Arzuaga, EHBildu: @julenaretakoa (azkeneko txioa, abuztuak 12)

Laura Garrido, PP: @lgarridoknorr (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 4)

Laura Mintegi, EHBildu: @lauramintegi (azkeneko txioa, abuztuak 12)

Leire Pinedo, EHBildu: @pinedoleire (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 12)

Luke Uribe-Etxebarria, EAJ: @iturtabarrena (azkeneko txioa, abuztuak 8)

Lur Etxeberria, EHBildu: @iradilur (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 12)

Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ: @MeugeArri (azkeneko txioa, abuztuak 10)

Marian Beitialarrangoitia, EHBildu: @marianbeitia (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 9)

Maribi Ugarteburu, EHBidu: @mugarteburu (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 8)

Mikel Unzalu, PSE: @MaMikel

Natalia Rojo, PSE: @natagorri (azkeneko txioa, martxoak 7)

Oskar Matute, EHBildu: @oskarmatute, @oscarmatute (azkeneko txioa, bertxioak, abuztuak 12)

Patxi Lopez, PSE: @patxilopez (azkeneko txioa, uztailak 25)

Peio Urizar, EHBildu: @pellourizar (azkeneko txioa, abuztuak 12)

Rebeka Ubera, EHBildu: @RebekaUbera (azkeneko txioa, uztailak 23)

Txarli Prieto, PSE: @txarliprieto (azkeneko txioa, 2011ko urriak 1)

Txaro Sarasua, PSE: @txarosar (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 12)

Unai Urruzuno, EHBildu: @uurruzuno (azkeneko txioa, abuztuak 10)

Xabier Isasi, EHBildu: @XabierIsasi (azkeneko txioa, bertxioa, abuztuak 2)

OHARRA: Legebiltzarkideren baten konturen bat falta bada, gehitu erantzunetan. Eskerrik asko.

 

 

 

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude