Urdaibai Benidorm bihurtu nahi izan zutenekoa

Zain ditzagun gure bazterrak

ITURRIA: Urdaibai, guía de itinerarios (Eusko Jaurlaritza)

ITURRIA: Urdaibai, guía de itinerarios (Eusko Jaurlaritza)

Greenpeacek argitaratu duen Destrucción a toda Costatxostenak gogorarazi dit “Zain dezagun Busturialdea” mugimendua sortu zenekoa, 70eko hamarkadan. Sasoi hartan, oraindik frankismoan, asmoa egon zen Urdaibaiko padura sikatu eta konplejo urbanistiko-turistikoa egiteko. Maketa ere egin zuten! Eta diseinatu zituzten errekaren alde biak lotzeko zubiak, kirol portuak, udako urbanizazioak… Espainiako kostaldean, eta ez hai urruti, egin ziren eta egiten direnen antzera.

Zorionez, bat egin zuten herritarren kontrako jarrerak eta krisi ekonomikoak eta ez zen garatu izen ponposodun plan “desastroso” hura: “Plan Especial de Aprovechamiento de la Ría de Mundaka”.

Bestela, Greenpeace-n txostenean leku esanguratsua hartuko luke Gernikaldeko Benidorrek.

Iturriak:

 

 

Kategoria: Ispiluari begira. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude