Gaur negar egin dut, gogotik

Langabezia saria hiru hilabetez galdu dudala esan didate gaur inemen. Ez nuela masterreko praktikaldiaren enpresa agiria agindutako denboran aurkeztu eta, ondorioz, ordutik honaino kobratu beharreko langabezia galdu dudala: 90 egun!

Ezin izan diot negarrari eutsi. Hau idazten ari naizela ere, jipoitu banindute bezala nago. Inemen bulegoan negarrari eutsi nahi izan diot, baina azkenera malkoa igarri dut begitik eta ahal bezain aguro atera naiz handik, kotxera korrika, negar zotinka eta behin kotxean sartuta…

Etxeraino negarrez, eta etxean ere ordu erdi luze egin dut geratu ezinda. Banekien, lasaitu ezean ezingo nuela argi pentsatu eta, horren kontziente, leher-leher amaitu arte egin dut negar. Batzuetan, hala egin behar izaten da: barrena hustu eta lasaitua hartu ostean, jaiki eta ekin.

Holaxe egin dut. Hasi naiz erreklamazioa prestatzen. Langabezia saria jasotzeko eskubidea daukat. Are gehiago, administrazioak langileon kontra jotzeko erabakia hartu dutela erakutsiko dut.

Nola daiteke agiri bat falta duzulako atzera botatzea paroa kobratzeko eskaria eta, gainera, bitarte horretan igarotako denbora hori guztia jasotzeko eskubidea galdu duzula aurpegira botatzea, funtzionariori imintzio txiki bat bera ere igarri barik? Zerez eginda daude langile horiek? Non ikasi dute aurrean duten pertsonarekiko inolako enpatiarik ez izaten? Ez dira humanoak!

 

 

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Gaur negar egin dut, gogotik-ri

  1. egilea: Nahikari

    Animo Marijo! Niri Ogasunak “ostia” ederra… Pisua alokatuta hipoteka ordaindu ahal izateko, baina etekin pertsonala ateratzen dudala… To! Animo eta ea dena konpontzen den!

  2. Amelia Barquin egilea: Amelia

    Nire solidaritate osoa daukazu, Marijo. Ea lortzen duzun eta hemen kontatzen diguzun!

  3. Jota nago, Marijo. 90 egun!!! Funtzionario horrek Gabonetako aparteko sarian galdu zuenaren zati txiki bat baino ez da. Zortea izatea merezi izatearekin lotzen duten mediokreak dira. Lasai, aurtengo Gabonetan ere elkartasun eske izango ditugu. Ordurako, kalashnikov bana lortzeko astia emango digu 😉 Kuraiaaaaa!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude