Twitterren sortzen diren elkarrizketa sokak eta eduki berria

Uztailaren 7an, domekan, argitaratu zuen Berriak Pako Arisitiren iritzi artikulu mamitsua.

Astelehenean txiokatu zuen Leire Narbaizak artikulura lotura eta piztu zen zalaparta. Ez domekan, artikulua periodikuan atera zenean, baizik eta Twitterren txiokatu zutenean.

iturria: sustatu.com

iturria: sustatu.com

Leireren txioak 177 tuit izan zituen, gehienak, baina, astelehenean izan zituen Galder Gonzalezek bere txioa gehitu zionean Leireren mezuari. Hori astelehen goizean izan zen, 10:40ean.

Iluntzean, berriz, Galderrek berak Aristiren artikulua hizpide hartuta artikulu propioa argitaratu zuen Zuzeun agerkari digitalean.

Iturria: sustatu.com

Iturria: sustatu.com

Pako Aristik ez bezala, twitter kontua dauka Galderrek: @theklaneh. Handik aurrera, piztu zen haren timelinean soka amaigabea. 17:56ean argitaratu zuen bere denbora lerroan hurrengo mezua: “”Aitite Felix” izeneko artikulua idatzi dut, Pako Aristik @berria n idatzi duen artikulu xenofobikoari erantzuten edo zuzeu.com/2013/07/08/ait…, Zuzeura igo eta 4 minutura txiokatu zuen hori bere timelinean.

Zenbaki batzuk (uztailaren 12koak):

    • Zuzeun, 145 aldeko bozka eta 97 iruzkin
    • Zuzeutik zuzenean 110 bider txiokatu zen artikulua eta Facebooken 87 “atsegin dut” adierazten ditu.
    • Twitterren argitaratu zuen mezuak 198 txio izan zituen, sustaturen automatikoak adierazten zuenez.

Eztabaida plaza da Twitter, ez bakarrik bakoitzak bere iritzia plazaratzekoa; konbersazioak gertatzen dira aldioro eta Aristiren artikuluaren edukian sartu barik (apustu egingo nuke bere intentzioa ez zela eztabaidak jo zuen lekutik jotzea), horixe dauka Twitterrek: konbersazioak une batetik bestera aldatzen direla eta txiolariek daramatela haria nahi duten lekura. Gai-jartzaileak ez dakien bezala bertsolariaren ateraldia zein izango den, puntua emanda ere, berdin gertatzen da twitterren ere: iritzi emaileak gauza bat esan nahi eta olatu handiago bat eragin albo lerroan. Edukia sortzen lagundu digu Twitterrek ere, eztabaidak unean bertan eragiteko eta jarraitzeko aukera eta, aldi berean, eduki berria sortzeko pizgarri ere badela ikusten dugu behin eta berriz. Izan Aristiren artikulua edo #SFK13 #txupinazo uneko titi erakustaldi-ukitualdi masiboa. Joan zen asteko kasu bi horiek eduki interesgarri gehiago sortu dute, ez bakarrik  Twitterren, baita blogetan ere eta hori eskertzekoa da.

Kategoria: sare sozialak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude