Telebistan ikusten ari zarena txiokatzen duzu? #socialTV-aren parte zara

Zer esaten da zutaz sare sozialetan? Horixe izaten da markek, telebista programadoreek, iritzi emaileek eta, zergatik ez, gutariko bakoitzak jakin nahi izaten duguna. Horretarako, hainbat eta hainbat tresna sortu dira, baina espezializazioa horretan ere izugarri findu da.

Asteon ezagutu dut telebista programen inguruan sare sozialetan esaten dena zer den, zenbat den eta ze zentzutan den neurtzen duen erreminta bat. #Socialtv delakoan erabiltzen da, hau da, telebistako programak jarraitzen dutenek Twitter eta Facebooken esaten dutena jarraitzeko. Izan ere, ohiko audientziaz gainera, share soziala edo audientzia soziala ere badago eta geroz eta ohikoagoa da telebista ikusten duen horrek saioaren edukiaren, aurkezlearen, gonbidatuen edo burutik pasatzen zaionaren gainean komentarioren bat egitea sarean, telebista ikusten ari den aldi berean.

Saio zehatz bati Twitterren esaten dena jarraitzeko era tradizionalena traola jarraitzea izaten da, baina horrek nuerketa kuantitatiboak errazten ditu, ez gehiagorik. Aldiz #socialtv-an ari direnek, neurgailu sofistikatuagoak garatu dituzte, sarean esaten den guztia entzun, kontabilizatu, aztertu eta analizatzeko. Ohiko audimetriak ez dira nahikoa telebista saioen arrakastan zerk eragiten duen jakiteko. Eta horretan aritzen dira Tuitele-ak. 2012ko maiatzean hasi ziren entzunketa aktibo hori egiten audientzia sozialean. Zuzeneko emanaldiak jarraitzen dituzte eta kate guztien konparatibak egiten dituzte. Jakina, ez da debaldeko zerbitzua. Nahiz eta, gauerko 21:30etik aurrera aukera ematen duten audientzia sozial hori zenbatekoa den eta zertaz ari diren ikusteko. Gero, analisiak, ez dira era publikoan erakusten.

2013ko uztaialaren 10eko socialtv neurketa. Iturria: Tuitele

2013ko uztaialaren 10eko socialtv neurketa. Iturria: Tuitele

Aukera izan dut, hala ere, analisi horietako batzuk ikusteko, online egiten ari naizen ikastaro baten harira. Niri neuri bi datuk deitu didate atentzioa:

      1. Txiolari emakumezkoak eta gizonezkoak bereizten dituztela
      2. Analisi semantikoan %85eko fidagarritasuna ematen dutela, gaztelaniaz jakina.

Twitter kontuen artean zenbat diren emakumeenak eta zenbat gizonezkoak zehatz mehatz jakiterik badagoen galdetu nion Carlos Sanchez Tuitele-ko sortzaileetariko bati. Izan ere, asko dira Twitterren anonimo gisa edo bestela identifikatuta ari diren erabiltzaileak. Hala ere, berak dioenez, “telebista saioez komentarioak egiten dituzten txiolarien %70en kasuan bereizketa egiterik badago”.

Iturria: Tuitele

Iturria: Tuitele

Horri lotu behar zaio, sentimendu analisia edo semantikoa ere dezente findu dutela eta, horri esker, 5.000 esamolde identifikatuta dituztela, egiten diren komentarioak positiboak, negatiboak ala neutroak diren jakiteko. Hauxe euren blogean jaso duten adibideetako bat, futbolzalea izanez gero, interesgarria suertatuko zaizu: España-Italia finala. Ikusmina, poztasuna, dezepzioa, biraoak, miresmena, kritika, barreak eta tristura adierazten duten komentarioak identifikatu eta sailkatzen dituzte.

Iturria: Tuitele

Iturria: Tuitele

Badirudi sare sozialek telebista saioen berpiztea ere ekarri dutela eta jendeari gustatu egiten zaiola ikusten ari den horretaz aritzea, telebista gehiago sozializatuz. Twitterreko komentarioen %32 esaterako, telebistaren primetimean egiten dira. Tuitele-ren datuen arabera, “1,5 milioi ikus-entzulek komentatu dutene gutxienez telebista saio bat Twitterren. Urtebetean 10 aldiz gehitu da telebista saioren baten inguruko komentarioren bat egin duen ikus-entzule kopurua: 2012ko ekainean 554.000; 2013ko ekainean 8,838.582 komentario izan ziren”.

Informazio gehiago (pdf)

Kategoria: sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude