Nahikoa gogorra ez urtebete langabezian egotea, lana topatzeko moduak eta estrategiak asmatzen eta berritzen ibili beharra eta, orain, telebista saio batean espektakuluaren parte izateko aukera datorkigu. Berrian irakurri dudanez, ekoiztetxekoek diote ez dutela nahi lehiakideen egoeraz aprobetxatu, “langabeek egoera zailei umorearekin aurre egiteko gaitasuna dutela erakutsi nahi” dutela. Txirigotan aritzen direnen artean, langabezian daudenekin taldea osatzen badute lehiakearako, akabo! Ez da beharko beste lehiakiderik!
Niri neuri fribolitatea iruditzen zait. Diru premiak eraman zaitzake “soluzio alternatiboak” bilatzera, baita telebista baten espektakulu baten parte hartzera ere; batez ere, norberaren curriculuma erakusteko aukera eskainita. Izan ere, diotenez, ‘Full Monty. El regreso‘ introducirá una ficha personal, a modo de currículum, que mostrará sus bondades como profesionales. “Bondades de como profesionales”?!
Enplegurik gabe dagoenari bere duintasunak laguntzen dio aurrera egiten eta tragatu beharra duenari, ez dut uste era publikoan egitea gustatuko litzaiokeenik.