Goiena, paperaren eta sarearen sinbiosia

2012ko onena @mikellizarralde @oihanvega @arkaGGK Iker Barandiaran eta Fermin Etxegoien @goiena #urtekarian http://spoti.fi/UJLivx” txioa idatzi ostean, blogera ekartzea erabaki dut. Papereko Goienaren 2012ko urtekaritik, Iphonarekin QR kodea irakurri ostean, lotura imeilez bidali diot nire buruari eta portatilean Spotifyren kanta zerrenda entzuten hasi naiz.

Errazago ere egin zitekeen, baina telefonoan ez daukat spotify;-(

spotify-goiena

Prozesua blogera ekarri nahi izan dut, batetik, horren arrastoa hemen ere uzteko (Goiena plataformako blogean) eta, bestetik, papera birziklatzearen beste adibide esanguratsu bat iruditu zaidalako; erabateko sinbiosia.
Debagoieneko bost musikazaleri urteko onenaz galdetuta 3 orriko erreportajea osatu du@jbereziartua -k aldizkarian. Amaieran, Spotify-n entzuteko QR kodea sartu du “erreportajerako iritzia eman duten aditu eta musikazaleek aipatutako abesti eta artistekin egindako zerrendarekin”.
Horixe entzuten ari naiz ni: Adele, Nick Waterhouse, Alabama Shakes, Bon Iver, Jello biafra, Beach house, Dominique A, Wild Nothing, Klaus & Kinski, Sean Rowe, Bruce Springsteen, Michael BublĂ©, Seiurte, Silvia Perez Cruz, Cat Power, Balerdi Balerdi, Spiritualized. Gehien gehienak aurkikuntza gustagarriak. 

Kategoria: Kazetaritza, Kultur ikuskizunak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude