Komunikabide “publikoak”

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 2010-11-01

Ez dira lirikarako
une goxoak; askotan entzundako leloa, baina, hala da. Jasone Agirre eta Maite
Zurikarai
ri galdetu bestela; doala nire elkartasuna ETBko kazetari bientzako. Gure telebista publikoan Asier
Odriozolak
eta Andrea Arrizabalagak aurkezten duten gaueko
albistegian, eguenean, esaterako 13 bideo agertu ei ziren sozialisten
bozeramaileak berbetan; horri aniztasuna deritzo, bai horixe.
Surio
k kargua onartu zuenean
Donostiako DV lagata joan zen Bilbo
Handira; Urumeako ur lasaiak laga eta Ibaizabalgo ur handitan ez ote zen sartu,
susmoa hartuta nabil. Berak igarriko dio, baina baita beste batzuek ere;
Viloria
k politika arduradun
kargua hartu besterik ez du egin eta dagoeneko ETBko bi kazetariri espedientea
zabaldu diete.

Aniztasuna ez dabil izaten
ETBren ezaugarri aspaldian; Radio Euskadin
berdintasuna kontuan ez duten bezalaxe, bide batez.
Joseba
Arruti
k, Deia lagata irratira pasa zen kazetariak,
zuzentzen duen irratiaren azkeneko promoak bakarrik gizonezko mordo baten
ahotsak batu ditu, politikan emakumerik arituko ez balitz moduan. Hortxe
agertzen dira,
Egibar
, Pastor, Urizar… Dena gizona. Quirogak aspaldian bota dituen perlengatik ote?

Kategoria: Kazetaritza, Politika Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude