Primeran

ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2010-06-07

Hala egongo da Reala berehala -Betisek bereak egingo zuela, eta
jada primeran ginela, baina Victor Fernandezen sevillanoek graziya
bereziya
ere badute eta ez dute Numanciaren kontra kale egin-. Hala
ere, Martin Lasarteren mutilek Anoetan ospatuko dute igoera
primeran egotearekin hainbeste amestu duten realzale guztiekin
batera. Tarte baterako, krisia eta Lopezen murrizketak
ahaztuko dituzte baten batzuk. Zapaterok ere, antza, horixe
pentsatu du; hala diote “gaizki-pentsalariek”: lan erreformaren
onartzea eta Del Bosquek zuzentzen duen larojaren
mundialeko lehenengo partidak kointziditzea ez dela kasualitatea.

Ainhoa Etxaidek esateko asmoa zuena ere ez omen
kasualiatea, asteon Luis Aizpeoleak Paisen idatzitakoak
irakurrita. Eta Rubalcabak, hori ikusita, “ironizatu” ere
egin du: “(Batasunak) hauteskundeetan egon nahi badu ETArekin
apurtu duela esan nahi du” bota du asteon. Txarli Prieto
sozialistak ere, “manualetik” tiratu du, Vizcaynoren
irratsaioan, atzera alderdien legearen aldeko aldarrikapena egiteko.
Primerako zerbait badabil hortik. Oraingoan izan daiteke;
txuri-urdinena izango den moduan, zergatik ez bestea?

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude