In-presionaaaaaaaante!!!

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-05-10)

Zetan daukate
antza Txiribitonek, Mister Beanek eta Patxi Lopezek? Hitz erdi bat bera
ere ez
dutela esan ETB1en. Andoni Agirregomezkortak
zuzentzen duen Vaya Semanitan
eguenean entzun nuen eta,
aizue, barreka hasi nintzen! Batez ere, gure lehendakari jaunak aitortu
berri
duenean piper egiten duela guri guztiori 73.000 euro kostatzen zaizkigun
euskara eskoletatik. Txiribitonek eta Mister Beanek aitzakia daukaten,
baina
Patxik? Legebiltzarrean, kontroleko plenoan: “Egun batetik bestera
aldatzen den agendak piper egitera narama batzuetan, baina, lasai,
hurrengo
egunean nire gurasoen egiaztagiria aurkezten
dut”.
Wazemankeko Joseina Etxeberriak esango lukeen
moduan:
in-presionaaaaaaaante!!!

Urtebete egin
dute sozialistek Jaurlaritzan. Komunikabide guztietan baten eta
bestearen
balorazioak ikusi eta entzun ditugu; CQC
telebista saioko Esti Gabilondo
bera ere Legebiltzarrean izan da “koalizio gobernuaz” galdezka;
hala zioen idatziz bidalitako eskarian. Aresek
eta Basagoitik ukatu
arren,
Espainian horixe da ikusten dutena. Onena: 4-1= 3.

Kategoria: Ispiluari begira, Kazetaritza Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat In-presionaaaaaaaante!!! bidalketan

  1. egilea: Jon

    Bai Esti Gabilondoren erreportajea ikusi nuen. Kalean, herritar batek
    euskaraz egin zion, eta Gabilondok baita erantzun ere. Gero
    Legebiltzarrean sartu zen, baina gustuko erantzunik jaso ez zuenez, hiru
    legebiltzarkide baino ez zituzten sartu: Patxi Lopez, Antonio Basagoiti
    eta Iñaki Oiartzabal. Hau da euren normaltasuna! Eta non daude
    Legebiltzarreko gainerako taldeak? Bat-batean abertzaleak desagertu dira
    Legebiltzarretik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude