Alferrikako milioiak

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-04-12)

Patxi Lopezen gobernuak AHTren
Bergara-Antzuola tartea egiteko azkeneko lizitazioak egin ditu;
antza, “precio record” batekin: 125 milioi euro, 4,2 km.gatik.
Hala zioen Correo egunkariak egubakoitzean. Aldi berean,
Basagoitik Urkullurekin Urdaibain beste museo bat
egiteko akordioa lortuko duela iragarri zuen Paisek. Akaso ez
dela Guggenheim deituko, arabar eta gipuzkoarrak hasarretu ez
daitezen. Hasarretu? Izatekotan ere, lehentasunik ez duten
azpiegiturak bultzatzeagatik hasarretu beharko ginateke herritar
guztiok; batez ere, langabeziak gora egiten segitzen duen honetan,
eta gizarte zerbitzuak, kalitateazkoak eta guztiontzat izan daitezen,
administrazioak izaten ari diren finantzazio arazoak ikusita. Eta,
bitartean, batzuek, Matas tarteko, 3 milioi euroko fidantza
batzeko gaitasuna daukate. Ikaragarria!

Zapatuan Francisen Doctor Deseok
disko berria aurkeztuko du Plateruenean; asteburuan ere ikusi dut
Astra Gernikeko gaztetxien, bere taldekide Aitor
Agirianorekin, eta Txuma Murugarren, Aiora Renteria
(Zea Mays), Joseba Barrenetxea eta Rafa Ruedarekin
batera; Edorta Jimenezen
Haragizko amoreak
liburuaren aurkezpenean izan dira. Milioirik ez zegoen dirutan, baina
bikain geratu zitzaien ikuskizuna.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude