2010, urte borobila?

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 2010-01-11

2010. Urte berria
eta entzun dugun izena:
Jose Ignacio Munilla. Gipuzkoako gotzain berria. Bitxiena: elizak hainbeste
titular izatea. Granadako artzapezpiku
Francisco Javier Matinezek merezi du, baina, titularra; ia atxilotzen duten behingoz,
era honetako astakeriak esateagatik: “Si la mujer aborta, el varón puede
abusar de ella”. Nola daiteke elizak era horretako “gizonak” izendatzea
sinisdunen bidea zuzentzeko?

2010. Obamak bakearen nobel saria merezi duela erakutsi beharko du;
Yemen erasotzea erabakitzen ez badu. 2010.
Basagoitik Lopezekin atzera
hitzarmena berretsiko du; ez bada
Raxoik hauteskundeak irabaz ditzakeela sinesten duela eta gure herrian,
eurek “ezberdina” dela erakutsi diguten herrian, beste zerbait egitea adosten
dutela.

2010. Zapaterok Europan aginduko duen urtea. Ia ikasten duen Iparraldeko
herrialdeen fiskalitate progresiboagoa aplikatzen; ez dezala behintzat ikasi
Danimarkako atxiloketa eta inkomunikazio teknikarik. Baina zertaz nabil?
Greenpeaceko kide
Lopez de Uralderi aplikatu dioten atxiloketa sistema bera jasan beharrean dira-eta
geroz eta euskal herritar gehiago!

2010. Zorte on!

Kategoria: Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude