Listo, amaitu da. Orain berriz lanera

Pasa da eguna; martxoaren lehena. Nere kasuan urtarrilaren 12tik eta martxoaren lehenera bitartera iraun dau hauteskunde kanpainak. Luze, oso luze. Baina atzo bertan, iluntzean, jefeak (nagusiak) deitu zoztan eskerrak ematen. Lehenengotaz ipuina kontatuko zoztala esan zoztan. Behinola, bere herriko Perurena aita etxeko pasilloan jausi zanian, emazteak semeari laguntza eskatu zotzala altxatzeko eta aitxak gero, semeari, eskerrik asko seme.
Semia joan ei zan lanera eta bueltaka-bueltaka ibili jakola buruan aitxak eskerrak eman izana eta zela berak ez zotzan ezta ‘ez horregaitxik’ sinple bat pe esan. ‘Ez gara etxian eskerrak emotekuak’ ondorioztau zeban.

Ta hori guztia kontau ostian, “hortaz, Marijo, eskerrik asko egindako lanagatik” esan zoztan. Ta, neuk berai “eskerrik asko zuei, aukera emotearren”.

Aparteko esperientzia izan da kanpaina arduraduna izatia, lanordu asko izan badira be eta ernegau be dezente egin doten arren. Jakin badakit jente askok nerekin ernegau dabela, marruka ibiltzen naizelako askotan, gehiegitan. Barkamenak eskatzea be tokatzen jat, hortaz, min egin bajat iñori ezta intentziño txarraz izan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 erantzun Listo, amaitu da. Orain berriz lanera-ri

  1. egilea: Bender

    Barkamenik? Egin dozun guztia apartekoa da! ZORIONAK!!!! Muxu asko, maite zaitugu!!

  2. egilea: Marijo

    Mai, neuk pe iguala pentsau neban domeka gabian: ze in biot nik oin lau legebiltzarkiderekin? Baina egixa esateko laurak pe oso langiliak dienez, errezaua izango dalakuan nago; lana banatzeko aukeria eukiko dogu;-)

    Elena, eskerrik asko. Egixa esateko nik nere lana besteik eztot egin; afiliatu eta militantiek egin dabe lan ederra ta botoa ematea erabaki daben herritarrak zoriondu behar ditxugu.

    Ezta Nahikari? Zuek pe lan ederra egin dozue; zorionak zuei.
    Ta hemetik aurrera, datorrenak bertigua emonda be, aurrera egingo dogu danon lanakin; bidia hasita dago, hortaz, jarraitzia tokatzen jaku.

  3. egilea: Nahikari

    Kanpainako azken zapatuen gogoratzen dot zelango barreak egiten genduzan danok Durangoko mitinean ikusi gendunean inkestek 4-5 emoten zozkuelako.

    Baie, lanak emaitzak emoten dauz, ta hamen dau: 4 legebiltzarkide. Pentseu zenbet aurreratu dogun, lehen 4 katu gintzezala kartelak pegetan, arazoak zerrendek iteko ta oin…

    Ze osti, gozatu! Nor jarri izen gaitu martxan ba? Jejeje! Zuk honen meritu handie dekozu!

  4. egilea: Elena

    Marij, aspaldiko! Kanpainia eraman badozu, garaipenaren zati(txo) bat ere tokatuko jatzu! Ba zorionak, guapa.

  5. egilea: mai

    Aii guapaa!!lehen Aintzanekin atope ta oiñ 4ren agendia dakozu eruateko, jejeje!!4 mobil erosi bihar al dozu??
    Zure lana ontxe hasten dala esango neke!!
    animooo merijooouu!!
    ta zaindu.
    mai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude