The organizationen komunikatuak, beste behin ere, flipatu arazi nau. Gustuko ez daukana errotik desagerrazteko bere ohiturari jarraituz, gaur Berriak eta Garak argitaratzen duten komunikatuan kazetarien lana fiskalizatzeari ekiten dio berriro ere. Inazio Uriaren erailketa beregain hartzeaz gainera, zer diote:
“Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango.
Baina argi ohartu nahi dugu kazetari lanaren babespean inork errepresio
estrategian erantzukizunak bereganatzen baditu edo gure Erakundearen,
presoen edota herritarren aurkako eraso, irain eta toxikazio lan
iraunkorra burutzea ez dugula zilegitzat joko”.
Ba eskerreak inori ez diotela esango nola egin behar dugun kazetariok gure lana!
Euskal herritar askok ere esan izan dute lehen eta esaten dugu orain ez dugula “zilegi joko” “herritarren aurkako eraso”ak, ezta “errepresio estrategiak” ere.
Nire elkartasuna berriro ere komunikatu horretan jasotzen diren berba zikinengatik mehatxatuta sentitu diren guztiei.
Uste dut guztiok genekiela zer esango zuen The organizationen komunikatuak. Ofiziala ez izan arren eta beti ere politikoki hitz eginez “suposatzen da ETA izan dela” erabiltzen da…
Noiz aldatuko da egoera hau? Erantzuna zaila eta anitza izan daiteke baina argi geratu behar da inork ezin diola inori esan nola egin behar duen kazetaritza (eta inork esaten dudanean bi aldeetako muturrekoak aipatzen ari naiz, bai muga batean daudenak baita bestean daudenak ere).