(Argazkia: Naroa Vadillorena, eitb.com)
Urtarrilak 2, goizeko 11:00etako albistegia entzuten, SER irrati katean, EITBren egoitzaren kontrako atentatua salatzeko ELAk deitutako elkarretaratzea egiten ari direla entzun dut. Horrela esan dute; esan ez dutena da, EITBren enpresa komiteak aho batez adostu zuela elkarretaratze horretan parte hartzea eta “arbuiatu” zuela “ETAk egin duen atentatua”. Aho batez, beraz, ELAk bakarrik ez, LABek ere bai. Gauza bera gertatu zen EITBren administrazio kontseiluarekin, hau da, aho batez; hortaz, EHAKren ordezkariak ere bat egin zuen aho batez onartutako salaketa horrekin.
Hemendik nire elkartasuna EITBren behargin guztiekin eta The organizationen azkeneko atentatua jasan behar izan duten guztiekin, bai eta, atentatuarekiko nire gaitzespena ere.
EITBko enpresa komitearen oharra (2008/12/31)
EITBko enpresa komiteak taldeko langile guztiei dei egin nahi die hurrengo ostiralean, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan EITBko egoitza guztien kanpo aldean egingo dugun konzentrazioan parte hartzera. EITBko zuzendaritzak deialdi honekin bat egiten du. EITBko enpresa komiteak arbuiatu egiten du gaur goizean EITBren eta beste hedabide batzuen kontra ETAk egin duen atentatua.
Atentatu hau onartezina da. Onartezina da Euskal Herriko hedabideen kontra jardutea, onartezina da Euskal Herriko langileen kontra jardutea, eta onartezina da euskal herritarren kontra jardutea.
Babesa erakusten diegu, era berean, kaltetutako gainerako hedabideei eta hedabideotako langileei, eta exijitzen dugu hau izan dadila Euskal Herriak jasaten duen azkeneko atentatua.