Franco Antzuolako ohorezko alkate izan da 59 urtez

Antzuolako Udalak ere izendatu zuen Francisco
Franco Bahamonde herriko ohorezko alkate. 1949ko abuztuaren 22an izan zen.
Pilar Etxaniz Zutik-Aralar-EBko zinegotziak bidali dit gaur orduko aktaren
kopia bat.

Egia aitortzeko, nik ez nekien Antzuolako
ohorezko alkate izan dela kaudilloa 59 urtez. Pentsatzekoa zen , inguruko
herrietan ere horrela egin “beharra” egon zenez, Antzuolan ere egin
zutela. Baian sorpresa hartu dut Pilarrek bidalitako kopiarekin. Gehiago
oraindik, nola ez zaion inori orain arte akordatu izendapen horrena. Tira,
zerak dioen moduan, hobe berandun inoiz baino.

 Franco

Asteazkenean plenoan Zutik-Aralar-EB taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute, hain justu ohorezko titulu hori kendu diezaion Antzuolako Udalak.

59 urte beranduago bada ere, egin dezatela bai!

Mozioak zera dio:

“Eskubide zibil, politiko eta sozialen alde borrokatu zirenen oroimena berreskuratu, gertatutako guztia argitu eta urte luzeetako diktadura ilun eta mingarria jasan behar izan zuten pertsona guztien duintasuna aldarrikatu nahi dugulako zera proposatzen diogu udalbatzarrari:

1. Francisco Franco Bahamonde Ohorezko Alkate izendapena kentzea, 1949ko abuztuaren 22ko akordioa balio gabe utziz.

2. Diktadura frankistaren biktima guztien errekonozimendua adieraztea.

3. Oroimen historikoa eta egia berreskuratzeko lanetan diharduten pertsona eta taldeen ahalegina eskertzea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude