Irratian entzun dut lehenengo eta telebistan ikusi gero. Bordeleko denda bateko jabea ei da eta atzo gauean atxilotu zituztenei buruz “pertsona normalak” zirela esan du. Dendara joaten zitzaizkiola jatekoa erostera eta bai, neskak espainiar azentua zuela, baina gizonezkoak frantsesez ondo egiten zutela. Bigarren komentarioari buruz, ez dut ezer esango; baina, lehenengoa zertara dator? Zergatik izango da herritarren bat “indarkeriarekin” zerikusirik duelakoan atxilotzen dutenean beti dagoela bizilagunen bat edo auzokideren bat era horretako komentarioren bat egiteko prest eta kazetariren bat albistera ekartzeko prest?
Gauza bera galdetzen diot nire buruari etxeko indarkeriarekin lotuta norbait atxilotzen dutenean ere. “Normala” zela. Sekula ez dut jakin zer ekarpen egiten dion komentario horrek informazioari.
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan