“Ikusitakoa zuen imajinazioak sortu du; ez eman buelta gehiagorik”

Apurtxo bat fantasmatxoa. Bai, baina bere ikuskizunak aho zabalik laga gaitu, behin baino gehiagotan. Anthony Blake mentalistaz ari naiz. Elgetako Espaloian bi saio egin ditu jarraian asteburuan eta bietan antzokia bete du. Guk domekako saioa ikusi dugu eta antzokikoei entzunda, domekako saioan Blake bera hobeto aritu ei da eta jendea ere gusturago geratu omen da. Pozik geu ere, lehenengo saiorako sarrera barik geratu arren, bigarrenak merezi izan duelako.

Ikuskizunaren inguruan, ba magoak berak esaten ohi duenez, “gaur gauean ikusitakoa zuen imajinazioak sortu du; ez eman buelta gehiagorik”. Hala ere, hortxe aritu gara truku bakoitzean “nola” asmatu nahian. Gure atzean eserita egon diren lau mutil gazte ere horretan saiatu dira, baina gure antzera geratu diren susmoa daukat: pare baten “igarri” diogulakoan nago, baina gaizki legoke orain magoaren trukuak zeintzuk diren hemen argitzen ibiltzea; eta, probatu ez ditugunez, badaezpada hobe ezer ez aurreratzea. Eta, jakina, trukua ezagututa grazia guztia galtzen du magiak. Hala ere, Blakek jarioa dauka eta horrek ere, zuzenekoan, laguntzen du: entretenigarri egiten dituelako saioak (txisteak, bereak, behin entzutekoak dira, baina tira…).

Más cerca saioa parte-hartzailea da erabat; ordu eta erdian hogei bat lagunek parte hartu dute. Entretenigarria da eta aukera izan ezkero, merezi du era horretako magia, edo berak dioen mentalismo ikuskizunak, ikustera. Hitza eman du hurrengo baten ere itzuliko dela eta eskerrak eman dizkie hara batutako denei, saio bakarra izango zena azkenean bi izatea egin dutenei.
Maiatzean berriz ere izango da magiaz gozatzeko aukera Espaloian.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat “Ikusitakoa zuen imajinazioak sortu du; ez eman buelta gehiagorik” bidalketan

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Blake bera ere (Jose Luis, deitzen diogu guk berak horrela eskatuta) ona da gertuko magian. Goizeko hiruretan ere karta batzuk hartuta ziharduen  Espaloian. Taulan dagoen pertsonaia serio eta fantasmatxoa aldatu egiten da barra bazterrean. Gaur eguerdian joango dira Madrilera. Bariku arratsaldetik astelehen eguerdira egon da herrian. Oporralditxoa ere bada berarentzat, lanarekin uztartutako oporraldia.

    Maiatzekoa gustukoago dut. IV. magia mostra izango da maiatzaren 16, 17 eta 18an. Magoak Madriletik, Argentinatik, Parisetik… maila altua egongo da. Gehiago gustatzen zait beste era bateko magia, birtuosoagoa eta joku estilokoagoa. Milagro-magia ez zait heltzen bestea moduan. Orain, gustura egon nintzen ni ere domekako saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude