Atzo, martitzenean, Barazar gainera iritsi eta elurra ikusi nuen errepide bazterrean. Elur gutxi, baina nahikoa argazkia beste bat izateko; aurreko eguneko kolore bera zuen, zuria, baina oraingoan izotza beharrean elurra zen. Gasteizerarte elurra lagun bide bazterretan eta orduan, haizea zebilelako-edo, ikusi nituen Debagoienera doan autobide markatzen duten bide-seiƱale tapakiekin.
Karteletik ateratzen ziren eta hara eta hona ari ziren, izara beltz erraldoiak. Pentsatzekoa da neurtuta izango dituztela oihal erraldoi hoiek karteletan irauten duten denbora zenbatekoa den ze, jarri berriak dira eta jada hegan egiteko gogoz dira. Inork sustorik hartu ote du gainera etorri zaiola-eta? Horixe pentsatu nuen autoa gidatzen nindoala.
Aupa hi!
Konfundituta zabiltza, errepide horretan ezin daiteke joan 120 km/h-ra!!! Gehienezko abiadura 100 km/h-koa da!!! Eta azeleragailua zapaltzeari uzten diogun, gero horrela gertatzen baitira istripuak.
Badakit Trafikoko zuzendari lotsagabea bere luxusko bulegotik lana egiten duela eta seinale askok ez dutela zentzurik, baina gustatu ala ez errespetatu egin behar dira.
Besterik gabe gabon zoriontsuak izan eta ea aurten motordun ibilgailutan desplazatzen garen guztiok etxera iristen garen.