Eta denak lanean!

Eta, denak lanean harrapatu ditu!
Horixe akordatu zitzaion nire ohelagunari atzo Asturiasko printzesaren ahizparen heriotzaren ingurukoak telebistan ikus-entzuten ari zela. Dirudienez, Feliperen idazkariak Madrilgo PPreko ordezkari batekin zuen elkarrizketa bertan behera lagatzen zuela esateko deitu zuen. Lanerako planak zituen beraz Felipe printzeak. Erregea, berriz, Alemanian harrapatu zuen Ortiz familiartekoen arteko zorigaitzeko albisteak; “lanetik” gaur itzultzeko plana egin du borboiak. Sofia erregina urrutiago joana zen, hura ere lanera: Indonesian zen bidai ofiziala egiten.
Hori entzun genuenean, “hara! eta danak lanean harraptu ditu!” esan zidan ohelagunak.
“Behingoagatik” esan nion neuk. Baina, gero pentsatzen jarrita, “lanean harrapatu ditu” esateak zentzurik badauka Espainiako erret familiari buruz ari garenean? Hara eta hona, diru publikoarekin, aritzea “lana” al da?
Ba horixe gaurko duda.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Eta denak lanean!-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Eskerrik asko, Patxi; argibideengatik eta baita ohelagunarena “aukera polita” iruditzeagatik. Lehenengoz Asteleheneko Goienkarirako kolaborazioan erabili nuen eta orduan ere beste lagun bate, mutil-lagun batek, aukera polita iruditu zitzaiola aitortu zidan. Egia esateko, mutil-lagunak, eta neska-lagunak, guztiok ditugu asko, baina ohelagunak, era intimo horretan… bat baino gehiago izateko gogoa izango du norbaitek, baina konplikatu egiten dira kontuak horrelakoetan, ala!

  2. egilea: Patxi

    Lana da bai, Marijo. Beti itxurak zaintzen ibili beharra, protokoloaren gerriko estu-estuarekin lotuta… Lan nekagarria benetan. Nik errukia diet. Urrezko kartzeletan bizi dira, ez daukate askatasunik, gixajo galantak dira.

    Ordezkatzen duten guztia aparte utzita, noski.

    Aproposito. Bikotea, mutil-laguna, mutila, senargaia… Ez ba. Marijok ohelaguna! Bai aukera polita 😉

Utzi erantzuna Patxi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude