Ahotsakek aurrera darrai

Atzo bertan idatzi nuen mezuarekin jarraituz, eta argitze aldera, Ahotsak taldeak atzo, azkenean, arratsaldean egin zuen abenduaren 30az geroztik lehenengo agerraldia. Ordizian izan zen; izan ere, aldez aurretik adosturik zuten han aurkezpena egitea eta horixe aprobetxatuz hantxe aurkeztu zuten euren azkeneko idatzi, “emakumeek lanean jarraituko dutela berresteko elkarren artean hitzartutakoa”. Hauxe da idatzia:
«Ahotsak-eko emakumeek hasitako lanarekin eta hartutako konpromisoekin aurrera jarraitzea erabaki dugu.
Emakumeok asko dakigu indarkeriaz, gugan eragiten den egiturazko indarkeria dela-eta. Horregatik, apirilaren 8ko eta ondorengo agirien balioan berresten gara.
Carlos Palate eta Diego Armando Estacioren senitartekoei geure elkartasuna agertzen diegu; atentatu baten biktimei. Honen gaineko balorazioa ezberdina da: batzuentzat, gatazka baten ondorio da; beste batzuentzat, justifikaziorik gabeko krimena. Baina denak bat gatoz bake eta konponbide politikoetarako prozesu bat eraikitzeko indarkeriarik gabeko errealitate bat behar dugula, eskubide guztiak errespetatuz. Hori da bide bakarra.
Uste dugu elkarrizketa izan behar dela adostasun politikoak eraikitzeko oinarria, eskubide eta askatasunak bermatuko dituen arautegi berria benetan ekarriko duten akordioetara iristeko».
Barajaskoa “justifikaziorik gabeko krimena” dela diote eta “bake eta konponbide politikoetarako prozesu bat eraikitzeko indarkeriarik gabeko errealitate bat behar dugula” ere bai. Batasunako kide Jone Goirizelaiak ere sinatu zuen idatzia, PSEko Gema Zabaletarekin batera. Era pertsonalean izanda ere, euren alderdikideei exenplu hartzeko deia eskatu nahi nieke leihotxo honetatik. Hala ere atzo idatzitakoan berresten naiz; ez dira hain ausartak izan Ahotsakideak eta zailtasunak zailtasun, aurrerapauso ausartagoak emateko gai direla erakutsi beharko lukete, batez ere, Euskal Herriko eta kanpoko emakume askoren babesa jaso dutelako, esperentza asko jarri direlako euren ekimenean eta jada, nahikoa dalako: espedientea betetzeko moduko adierazpenetatik haratago jotzeko ordua (nere ustez, jakina).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Ahotsakek aurrera darrai bidalketan

  1. egilea: Galder Dudea

    Elkartasun-adierazpena ondo dago. Baina, Ahotsaken iritziz, atentatua onargarria da bake-prozesu bat eraiki gura denean? Zer uste du Ahotsakek, atentatua bakeprozesuarako ona ala txarra izan dela? Onargarria da? Eta, batez ere, bake-prozesu bat eraikitzeko indarkeriarik gabeko agertokia behar badugu, badago orain, urarrilak 11, bake-prozesurako baldintzarik?

    Ahotsakek oso argi utzi zuen, sortze-agirian, normalizazio-prozesuak zer eskatzen zuen: herri honek erabakitzea. Oraingo honetan ez du argi utzi bake-prozesuak zer eskatzen duen: indarkeria erabiltzeari uko egitea. Hildako bi eragitea”gatazka baten ondorioa” dela dioten emakume horiek gauza bera esango dute hurrengo batean, berriz ere hildakorik eraginez gero.Eta, horrela, ez daiteke bake-prozesurik eraiki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude