Adarra jo digute, hala sinistuta nago

Joan zen astean, lagun batek bigarrenez esan zidan: txanpan botila lar agudo zabaldu duzue! Eta, esan nion: baliteke, baina atzera bueltarik ez luke onartuko gure gizarteak, inondik inora ere! Artean, berak: baliteke, baina gauzak ez dira batere aldatu.
Eta, arrazoi zuen berak: gauzak ez dira batera aldatu, ala bai? Ze, orain, ustez bada ere, hildako bi gehiago daude, gure ilusioak noraezean dabiltza eta beste su-eten bat inork gutxik sinistuko du, baldin badago edo honek izateari uzten badio, behintzat. Eta, presoen eskubideak errespetatu daitezen ekimen berriak egiten jarraitu beharko dugu, eta Batasuna hauteskundeetan egongo ez bada egoerak okerrera joko du, eta PPk Madrilgo gobernua berreskuratzeko aukera gehiago ditu, eta…
Hortaz, horra galdera: ez duzue uste adarra jo digutela? Ze, bederatzi hilabeteko gestazioaren ostean ezer onik ez ateratzea zer da bestela? Eta, bai, hainbat aritu dira prozesua ondo ez zihoala esaten, eta bitartean beste ahots baikorragoak aritu dira euren aldetik proposamen berriak egiten, irakasleak (Elkarbide), emakumeak (Ahotsak), epaileak (Katalunian sortutako ekimena)… Eta? Zer egingo dugu bada horietako mugimenduren baten alde egin dugunok? Ze sinesgarritasun dugu, dute, bada, elkarrizketaren aldeko defentsa egiten aritutakoek? Elkarrizketa al da bidea?
Sinistuta nago gureak baduela konponbidea eta nonoiz lortuko dugula bide egokian aurrera egitea, estropozu handiegiak egin barik. Bitartean, bada, bakoitzak bere erantzukizunaren aurrean zintzo jokatzea baino ez zaigu geratzen, bidean pena larregi badirelako.
A, ta, urte berri on (edo)!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Adarra jo digute, hala sinistuta nago-ri

  1. Halaxe da, bai, Iban. “haize zaharrak”, ze, danok jakin izan dogun moduan, hildakoak bi izan dira. Ekuadorretik lan bila Espainiara joatea erabaki zuten behargin bi; euren etxeetara dirua bidaltzeko asmoz, eta bizimodu “hobeago” baten bila etorkin izatea erabaki zute lagun bi.
    Zoritxarrez, leku ezegokian ziren eta bidean geratu dira euren ilusio eta asmoak. Zergatik izango da, betiko historia den arren, gehien sufritu behar izaten dutela, bestela ere, premia larriak jasaten dituztenek? Gizateriaren betiko zoritxarra, eta gu, berriz, gure zilborrari begira.

  2. egilea: Iban Arantzabal

    Diozu: “Ze, orain, ustez bada ere, hildako bi gehiago daude,”

    Ba bat topatu dute, asko ez dela. Bat  hori ez dago “ustez”, Carlos Palate hilda dago.

    Haize zaharrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude