Elkarrizketaren ahotsak- Asteleheneko Goienkaria 06-12-04

Danbakara zer entzungo nuen jakin barik joan
nintzen. Aitziber Aranburuzabalak
aurreratu zidan british pop estiloan
aritzen den taldea gustatuko zitzaidala. Asmatu zuen, gustatu zitzaidan Unnëan taldea; esan barik doa nire
gustuko musika ere badela popa. Baina sorpresa polita hartu nuen Espaloian; gazte
piloa, giro beroa, parte-hartzailea… Zoriondu nahi nituzke Goienako lankide
ohiak. A, ta, Raul Lasak barre
algara dezente eragin zigun, ezta Eneko?.

Zapatuan beste ekitaldi jendetsu batean izan
nintzen: Euskaldunan, emakumez inguratuta. Elena
Laka
k zioen moduan “hainbeste emakumez inguratuta egoteak ez dakit zer
eragiten didan!” eta, egia esateko emakumeak bi mila zirela jakinda, uff!!
Ekitaldia polita izan zen, entretenigarria. Virginia Imazek Ahotsaken ekimenari irribarrea eransten lagundu
zuen. Estitxu Fernandezek bikain
irakurri zuen Ahotsaken jada laugarrena den adierazpena; Natalia Serrano, motel samar aritu zen, eta aurretik Estitxuk,
euskaraz, eta Beatriz Molek
frantsesez eman zioten indarra galdu zuen mezuak. Garako firma bako kronikak zioen atzo “Ahotsak-ek esku bat bota dio
prozesuari, PPren aste bikainaren ostean”.
Ez dakit. Emakumeok bake prozesuan parte hartze aktiboa aldarrikatu ostean,
ekintzetara jotzeko unea dela irizten diot. Ezin dugu Bilboko mezuak zioen “elkarrizketaren
bidea erabili dezatela” esaten jarraitu. Agian, Zapaterori elkarrizketa eskatu
beharko genioke, ausardiaz jardun dezala eskatzeko. Agian, guri, emakumeoi,
gizonezko politikariei baino jaramon gehiago egingo digu. Ahots asko gara eta
emakumeenei gizonezkoenak gehitu ezkero, gehiago izango gara.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Elkarrizketaren ahotsak- Asteleheneko Goienkaria 06-12-04-ri

  1. egilea: elena

    Pozik horrelako ekimen batetik zerbait aterako balitz. Nire bildurrak ostera bi dira:

    – ekimena emakumeena bakarrik bada, emakumeen “zera hori”, emakumeen txiringito ez ote den bihurtuko, hortik aurrerako eraginik barik.

    – irakurritako agiria oso hastapenekoa iruditu zitzaidan. Proposatutako udal foro horrek-eta, Elkarrik egin zituen orain dela bederatzi bat urte. Eta beste proposamena, udal bakoitzean zuhaitz bat landatzearena, ba, tira, mami gutxikoa.

    En fin, sinboloetara ez ote den mugatuko dena…

  2. egilea: Patxi

    Ni gero eta mesfidantiagoa naiz politikariekiko, bolara honetan batipat. Danak berdin jarraitzen du, eta berdin jarraituko duela dirudi. Horregatik, berritasun haizeak, edozein direla ere, edozein tokitatik, estimatzekoak dira; neri behintzat, ilusiotxoa piztu didazue. 

    Nere imajinazioak esaten dit, arrakasta baldinbadaukazue, zabaldu egingo dala zuen ekimena, ez hemen hurbilean, mundu osora baizik.

    Hala bedi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude