Aurreko astean izan ziren gure artean
Espainiako armadako soldaduak, maniobra militarrak
egiten. Horrela saldu ziguten behintzat. Hala ere, nik ikusi nituenak bide
bazterretik zihoazen auto istripuak eragiteko asmoz ez dakit, baina bai
arriskuarekin. Gainera, joan zen eguaztenean, etxera bueltan iluntzeko 20:00ak
aldera, Muxikatik Gernikara bitartean harrapatu nituen haiek soldaduak, errepidearen alde
bietan, kamuflaje jantziekin eta txaleko reflektante zatar horiek gabe. Kotxeko
balaztan hanka-arrasto ona laga neban ba, sustuakin!
Eta etxean lagunari kontatu ostean, zera esan
zidan: “tira, norbait zapaldu ezkero, lan istripua izan dela esan eta kitto!”.
Hurrengo goizean entzun nuen irratian zela
kamioi batek hiru soldadu harrapatu zituen Autzaganen gora. Nik ere errepide hori hartu beharra neukan goizean eta
ikusi ere egin nituen militarrak bide bazterrean geratuta batzuk,
anbulantziaren ondoan, eta beste eztakit zenbat errepidearen alde bietatik
mendantean gora. Berriz ere akordatu nintzen lagunak etxean esandakoaz: lan
istripua.
Eta, gaur Patxitraperoren
artikulua irakurtzen gogoratu naiz orduan buruan bueltaka izan nuen galderaz:
soldaduena lan istripua al da? Profesioz ari dira armadan, lanbidez dira
soldadu, hortaz, lanorduetan izandako istripuak lan istripu al dira? Eta
horrela bada, urte amaieran zenbatuko ote dituzte lan istripuen kopuruan. Ez
zen astelehena, Traperok
zioen legez, baina
umorez hartzeko modukoa bai behintzat; bai kasu honetan, ala?
Eta ni armadako lan istripuez? Norbaitek entzunda (irakurrita)
ere! Hainbeste urte Kakitzateko insumisoen artean, eta orain soldaduen
lan baldintzekin bueltaka, ai ene!
Ideia arrastorik izan gabe, esango nuke, Marijo, langile gisa bai sinatu eta kobratzen dutela, baina langileen oinarrizko eskubide gutxi dutela.
Bere grazia ere badu. Imajinatu, “bigarren eskuadroiak greba egin du, janari kaxkarra ematen zaielako” “Guardia zibilak piketeen aurka kargatu du”
Gure goi-politikarien bizkarzainak ere, auskalo ze lan-baldintzak dituzten. Prestakuntza saio izugarriak egiten dituztela adituta daukat, legionarioen moduan, guztiz basatiak. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak, ba ote dauka eskumenik hor?? (hasi naiz berriz parrez)
____