Arcora joan barik hango berri jaso dugu Manu Muniategiandikoetxeari esker: Badago mugimendua; galeristak irribarretsu ibili dira lehen egunetik, esan dio Jon Berezibar lankideari. Egia izango da, hortaz, artea inbertsio segurua dela. Geroz eta gehiago dira artean inbertitzen duten erakunde eta enpresak ere; jakina, salneurria ikusita dirua izan behar horrelako negozioetan sartzeko.
Artea garesti dago, hortaz etxebizitzak lez; El Mundoren Magazinek Josu Jon Imazi egindako argazkiak erakusten zuen hori atzo. Hala ere, dirua izanez gero, neuk ere egingo nuke etekin handiko merkataritza-akordioren bat, erosketa bat esan nahi dut, ze akordioarena Hori beste kontu bat da, eta askotan, munduko diru guztiarekin ere lortu ezin den fantasia bat dela esango nuke. Mariano Ferrerri irakurri nion atzo panorama ez dela batere pozgarria Norbaitek esango duela justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguillarrek zigorrak eraikitzen hasiko dela esan izana ekaitzetik onik ateratzeko taktika dela, ETArekin negoziatzeko baldintza hobeak izateko dela.
Bai, agian PSOEk Espainiako ultraeskuindarrak lasaitzeko erabiltzen duen teknikaren bat izango da edo ez, baina esan hori dagoeneko zigorra beteta oraindik ere espetxean segitzen duten Josu Arkauz, Jesus Mari Zabarte, Jon Agirre, Jose Gabriel Urizar eta Jose Ignazio Gaztañagari eta haien etxekoei.